Podcast

Fraternidad-Muprespak podcast kanala sortzearen alde egin du, osasunari, prebentzioari eta prestazioei buruzko eduki interesgarriekin, Gizarte Segurantzarekin lan egiten duten Mutualitateei agindutako zereginekin loturiko denak, eta hilean behin ateratzen dira.

Xede horretarako sortutako plataformetan gordetzen dira gure podcastak, hala nola Ivoox, Youtube eta gure web-atari korporatiboan.

Entzun edo internetetik deskarga daitekeen soinu-fitxategia da podcasta; mugikor, tableta eta ordenagailuetan erreproduzitzen da, eta nahi bestetan entzun daiteke. Telefono adimendunak dira podcastak jarraitu eta entzuteko biderik onena, beti baitaude gurekin, goazen tokira goazela, eta egoerarik onenak aprobetxatzeko aukera ematen dute. Erabiltzaileak nahi duenean erreproduzi daiteke, eta aukera dago, halaber, kanalera harpidetzeko, PodcastFM gure kasuan, eguneratze automatikoak jaso ahal izateko.

Fraternidad-Muprespak dagoeneko dituenei (YouTube, adibidez) eransteko beste komunikabide bat da. Podcastak entzule gehiagorengana iristeko aukera ematen digu.

Produktu berri hau gustuko dugu minutu gutxitan entzunez edukiak ikasi edo gure egunerokoaren funtzionamendua ezagut daitekeelako, arlo desberdinetako adituak elkarrizketatuz.

 

Edukiak

FM 1x07 podcasta: ohiko galderak autonomoek jarduera eteteagatik eskura dezaketen prestazioari buruz

Argitalpen-data: 2020/4/14. Iraupena: 14' 21".

1x07 podcasta. Ohiko galderak autonomoek jarduera eteteagatik eskura dezaketen prestazioari buruz

GIZARTE SEGURANTZAREKIN LAN EGITEN DUTEN MUTUALITATEAK konprometiturik daude langileen osasunarekin, enpresen lehiakortasunarekin eta Gizarte Segurantzaren sistemaren iraunkortasunarekin. Horrenbestez, honako gida hau aurkezten dute; bertan, ohiko hainbat galdera biltzen dira autonomoek jarduera eteteagatik eskura dezaketen ezohiko prestazioarekin loturik. Horrekin, izan daitezkeen zalantzak argitu nahi ditugu, sektoreari laguntzeko. 

Entzun Ivooxen Entzun YouTuben Entzun Spotifyn Entzun Fraternidad-Muprespa mutualitatean

FM 1x06 podcasta: F-M Habana ospitaleko esterilizazio-unitatea.

Argitalpen-data: 2020/3/9. Iraupena: 16' 10".

1x06 podcasta. F-M Habana ospitaleko esterilizazio-unitatea.

Garai bateko egiptoarrek pentsatzen zuten demonioak eta espiritu gaiztoak zirela infekzioen arrazoiak, eta sorginkeriak eta magiak baino ezin zituela uxatu. Hipokratesek errefusatu zuen gaixotasunak jainkoen zigor zirela zioen ideia, eta hark zabaldu zuen zauriak ardoz edo ur irakinez bustitzea. Galenok ere jarraitu zion ohitura horri, eta gladiadoreak sendatzeko baliatzen zituen erremintak ere irakiten zituen.

1683an, Antonj de Leeuwenhoeckek mikroskopioa garatu zuen, eta zomorrotxo batzuk topatu zituen –handik bi mendera Louis Pasteurrek mikroorganismo deitu zituen haiekin bateragarriak–. Hala, teoria mikrobiano bat ezarri zuen hainbat gaixotasun hartzearen arduradun gisa. Desinfekzio- eta esterilizazio-prozesuak garatzen hasi zen, zeinak 1881ean zabalduz joan baitziren Robert Koch mediku alemaniarrari esker –presio gabeko lurrun-fluxudun lehen esterilizadorearen sortzailea–.

Zer dela eta egiten diogu halako errepasoa asepsiaren historiari? Bada, FM podcasten kapitulu honetan, kontatu nahi dugu zer-nola mamitzen den Fraternidad-Muprespa Habana ospitaleko esterilizazioa, horren ezezaguna den zer hori.

Entzun Ivooxen Entzun YouTuben Entzun Spotifyn Entzun Fraternidad-Muprespa mutualitatean

FM 1x05 podcasta: Bilakaera digitala

Argitalpen-data: 2020/1/16. Iraupena: 17' 37".

Podcast 1x05

Mundu hiperkonektatu, bizkor eta aldakorrean, paziente, enpresa mutualista, langile babestu, hornitzaile eta laguntzaileengandik hurbil egotea da Fraternidad-Mupresparen araua, hori baita zerbitzu ezin hobea emateko modurik onena. Digitalizazioa funtsezko alderdia da hori lortzeko, eta horri buruz hitz egingo dugu gaur Pedro Serrerarekin, informazio-sistemen eta zerbitzuen zuzendariorde nagusiarekin.

Eraldaketa digitala ez da teknologia txertatzen jarraitzea; aitzitik, zeharkako aldaketa ezartzean datza, antolamenduaren esparru guztietan eragiten duena, Mutualitatearen III. Plan Estrategikoaren baitan planifikatutako eta gauzatutako ibilbidean zehar. Arlo askotan eraldaketa digitalaz hitz egiten bada ere, bilakaera digitalaz hitz egin behar dugu gure Mutualitatean, bi hamarkada baitaramatzagu pertsonei laguntzen.

Escuchar en ivooxEscuchar en YouTubeEscuchar en SpotifyEscuchar en Fraternidad-Muprespa

FM 1x04 podcasta: Antsietateari aurre egitea

Argitalpen-data: 2019/12/19. Iraupena: 12' 32".

Podcast 1x04

Haurrak, lana, fakturak, nagusia, hipoteka, auzokoak, politika, Gabonak, uda, Aste Santua... guztira heldu nahi baina, azken finean, inoiz ez gelditzea. Ezin gelditu ahal izatea. Jakin badakigu antsietatea sortzen duela bizi garen gizarteak. Hala berresten dute berriek, datuek eta inguruan entzuten dugunak. Ez dugu deskribatu behar, gizartearen zati handi batek bizi edo bizi izan baitu, lehen pertsonan jasan duelako edo pairatu duen norbaiten errealitatea ezagutzen duelako.

Baina, zorionez, erraz egin dakioke aurre. Horri buruzkoa da, hain zuzen ere, gaurko podcasta. Antsietatea deuseztatzeko tresnak lortzen lagundu nahi dizugu Fraternidad-Muprespakook, hasi berri den urteari begira. Zenbait aholku baliagarri utziko dizkizugu, baina hau da denetan erabilgarriena: bizi zaren egoera gorabehera, gogoratu osasunez bizitzeko gai zarela; lortzeko zorian zaude. Zuk zeuk egiaztatu nahi baduzu, play sakatu besterik ez duzu.

Escuchar en ivooxEscuchar en YouTubeEscuchar en SpotifyEscuchar en Fraternidad-Muprespa

FM 1x03 podcasta: EFE Radio irratian Pedro Serrerari egindako elkarrizketa

Argitalpen-data: 2019/12/16. Iraupena: 9' 31".

Podcast 1x03

Albistegiak, egunkariak, sare sozialak eta solasaldiak bete ditu, ez baitu inor epel uzten (eta ez du behar). Amaitu berri da COP25, Nazio Batuen Konferentzia Klima Aldaketari buruz, eta, entrega honetan, Mutualitateak topaketa horri egindako ekarpena izango dugu hizpide.

Energia-eraginkortasuneko saria eman digute, klima-larrialdiari aurre egiteko 101 ekimen gailenetako bat garela aitortu digute, eta ingurumenari dagokionez diseinu eta eraikuntza jasangarriaren gaineko jardunaldi arrakastatsua antolatu dugu. Eta zein izan da ekitaldi horien guztien ardatza? Fraternidad-Muprespa Habana ospitalea, hain zuzen ere, munduko bost ospitalerik iraunkorrenetakoa. Gure ospitalea zerk bereizten duen gogoratzeko, EFE Radio irratiko Mangas Verdes programan Pedro Serrerari egindako elkarrizketa berreskuratu dugu, ingurumen-kazetaritzan espezializatutakoa. Play sakatu besterik ez duzu.

Escuchar en ivooxEscuchar en YouTubeEscuchar en SpotifyEscuchar en Fraternidad-Muprespa

FM 1x02 podcasta: Laneko bide-segurtasuna, Mar Morales eta David Revillorekin

Argitalpen-data: 2019/12/3. Iraupena: 24' 26".

Podcast 1x02

2019ko azaroaren 17a baliteke egun arrunta izana gutako gehienontzat, baina ziur egun berezia izango zela trafiko-istripuan lagun maiteren bat galdu dutenentzat. 2005ean, azaroaren hirugarren igandea Trafiko-istripuen Biktimak Gogoratzeko Mundu Eguna aitortzeko gonbita luzatu zien Nazio Batuen Batzar Nagusiak estatu kideei eta nazioarteko erkidegoari. Fraternidad-Muprespan, lekukoa jaso eta Laneko Bide Segurtasunaren II. Astea antolatu genuen, arloko erakunde ospetsuekin batera. Hizlari adituak, jardunbide egokiak azaltzeko enpresak eta Mutualitateko langileak bildu genituen. Jardunaldion nondik norakoak eta laneko bide-segurtasunaren alorreko Fraternidad-Mupresparen proposamenak ezagutzeko, play sakatu besterik ez duzu.

Escuchar en ivooxEscuchar en YouTubeEscuchar en SpotifyEscuchar en Fraternidad-Muprespa

FM 1x01 podcasta: Elkarrizketa Minuesa doktoreari

Argitalpen-data: 2019/11/10. Iraupena: 10' 03".

Podcast 1x01

Fraternidad-Muprespa Habana ospitaleko Traumatologia eta Kirurgia Ortopedikoaren Unitateko buru Álvaro Minuesaren eskutik (eta ahotsarekin), zentroko ebakuntza-geletan sartu gara, pazienteak izan beharrik gabe. Punta-puntako teknologia dute ospitaleko hiru operazio-gelek, Espainiako aitzindari. Horrez gain, diseinu berritzaile eta deigarria dute. Hala ere, alderdi honek bereizten ditu benetan: barruan gertatzen den guztiak segurtasun handiagoa ematen dio kirurgia-egintzari. Zergatik jakin nahi al duzu? Play sakatu baino ez duzu.

Escuchar en ivooxEscuchar en YouTubeEscuchar en SpotifyEscuchar en Fraternidad-Muprespa

FM 1x00 podcasta: Podcasta aurkeztea

Argitalpen-data: 2019/11/7. Iraupena: 3' 45".

Podcast 1x00

Zer?, nork?, noiz?, non? eta zergatik? funtsezko galderei (bost W, what, who, when, where eta why) erantzun behar zaie edozein berri edo kazetaritza-eduki prestatzeko. Baten bat falta bada, osagabe egongo da berria. Nor garen eta zer egiten dugun azaltzeko zehaztasunak mugitzen gaitu Fraternidad-Muprespan. Horrexegatik bildu nahi izan ditugu Mutualitateko Komunikazio arduradun gorenak, Natalia Fdez. Laviada eta Miguel Ángel Quesada, kanal berria aurkezteko. Hilean behin ateratzen da, eta Ivoox, Youtube zein gure web-atariaren bidez sar zaitezke. Zenbatuz gero, W galderetako lau erantzun berri dizkizugula ohartuko zara. Bosgarrena ezagutzeko, sakatu play. Ongi etorri.

Escuchar en ivooxEscuchar en YouTubeEscuchar en SpotifyEscuchar en Fraternidad-Muprespa
¿Te ha resultado útil?
Vote down!

Puntuak: -1

You voted ‘down’

Presentación de podcast

1x00: Presentación de podcast

Podcast FM 1x00

¿Qué?, ¿quién?, ¿cuándo?, ¿dónde? y ¿por qué? son las cinco preguntas clave, las cinco W, (what, who, when, where y why), a las que hay que responder para elaborar cualquier noticia, cualquier contenido periodístico. Si falta una, la noticia estará incompleta. En Fraternidad-Muprespa nos mueve el rigor con el que queremos comunicarte quiénes somos y qué hacemos. Por eso hemos reunido a los máximos responsables de Comunicación en la Mutua, Natalia Fdez. Laviada y Miguel Ángel Quesada, que te presentan este nuevo canal. De periodicidad mensual, puedes acceder a través de Ivoox, Youtube y de nuestro portal web. Si haces recuento, te acabamos de responder a cuatro de las W. Para conocer la quinta, debes pulsar el play. Bienvenidos.