ISO 9001 Kalitatea
Fraternidad-Muprespa rentzat funtsezkoa da gure bezeroak pozik egotea. Gure eginkizunean eta ikuspegian dagoen helburu bat da, eta gure Plan Estrategiko Korporatiboaren ildo nagusia. Gure helburuak erdiesteko, besteak beste, Kalitatea Kudeatzeko Sistema (SGC) bi ditugu, biak ere UNE-EN ISO 9001:2015 arauaren arabera ziurtatuak. Ziurtagiri horiek zerbitzuarekiko eta etengabeko hobekuntzarekiko hartua dugun konpromisoa islatzen dute, Kalitate Politikan ikus daitekeen bezala.
Arlo eta irismen oso desberdineko Kudeaketa Sistemak dira.
Lehena 2004an jarri zen martxan, Informatika eta Telekomunikazioko Azpiegiturak kudeatzeko jardueretan laguntzen duten Informazio Sistemen arloan; Ingurumena Kudeatzeko Sisteman (SGA) integratuta dago UNE-EN ISO 14001:2015 arauaren arabera, bai eta Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sisteman ere, UNE-ISO/IEC 27001:2014 arauaren arabera.
Bigarrena, berriz, 2013an jarri zen abian, laguntza-zentroetan bezeroei ematen zaien zerbitzuaren arloan; Ingurumena Kudeatzeko Sisteman (SGA) integratuta dago, UNE-EN ISO 14001:2015 arauaren arabera.