Misioa, Ikuspegia eta Balioak
Misioa
Babestutako langileen osasuna berrezartzea eta prestazio ekonomikoak arreta eta berme onenarekin ematea.
Ikuspegia
Gure Mutualitateko langileei, enpresariei eta autonomoei zerbitzu hurbila, arina eta profesionala eskaintzea.
Balioak
Fraternidad-Muprespak jarrera eredugarri baten bidez lortu nahi du arrakasta, bai barnean, bai interes-taldeekin bai, oro har, gizartearekin. Badaki Gizarte Segurantzaren Erakunde Laguntzaile gisa duen papera zein den, eta irabazi-asmorik gabeko izaera du. Nazio Batuen printzipioekin, zuzendaritza eta antolakuntzako praktika onenekin eta jarduteko modu zorrotzarekin duen konpromiso egonkorrak, ezin hobeto, zintzotasunez eta modu eredugarrian funtzionatzen duela bermatzen du.
Honako hauek dira bere jarduera gidatzen duten balioak:
Bezeroentzako zerbitzua.
Bezeroentzako zerbitzuari dagokionez, hona hemen nabarmentzen diren alderdiak:
- Babestutako langileei arin eta bizitasunez ematen zaie arreta, osasun-arreta bikaina eskaintzeko asmoarekin.
- Tratu bera ematen diegu bazkide eta atxiki guztiei.
- Ebazteko gaitasuna.
- Gardentasuna eskaintzen da erabakiak hartzera bultzatzen gaituzten arrazoien inguruan.
Langileen kompromisoa.
Edozein jardueratan, langile guztiek lagunduko dute. Zentzu horretan, balio zehatz bezala nabarmendu behar dira honako hauek:
- Langileen artean gardentasuna eta komunikazioa dira nabari, erakundearen helburuak lortze aldera.
- Taldean lan egiten dute, zerbitzu hobea eta kalitate handiagoa bermatze aldera.
- Langile bakoitzak bere jakintza besteen eskura jartzen du, kudeaketa eraginkorragoa lortze aldera.
- Fraternidad-Muprespako langile guztiak eta langileen artean errespetuaz eta parekotasunez tratatzen dira/gara.
Publiko izatearen zentzua.
Fraternidad-Mupresparen oinarrizko balioa izan behar da bere kudeaketa publikoa izatea, izan ere, babestutako langileek zerbitzua jasotzeko eskubidea dute. Zentzu horretan, guztiz garrantzitsua da:
- Gizarte Segurantzak ezarritako arauak eta politikak arintasunez aplikatzea.
- Kudeaketan gardentasuna egotea.
- Mutualitateak kudeatzen dituen ondasun eta diru-sarrera publikoak babesten eta defendatzen ditu.
Eraginkortasuna, kalitatea eta berrikuntza.
Fraternidad-Mupresparen kudeaketa eraginkorra, kalitatezkoa eta berritzailea izan behar da. Zehazki, ezinbestekoak dira honako hauek:
- Zerbitzuak emateko eta helburu korporatiboak lortzeko dituen baliabideak aprobetxatzea eta optimizatzea.
- Prestazioak Gizarte Segurantzaren irizpideei jarraiki bermatzea, zentzuzko epe baten barruan eta horietara egokitutako neurriko kostu aproposekin.
- Berrikuntza, hobekuntza, sormena eta aurrerapen teknologikoen erabilera sustatzea, kudeaketan eta kalitatean aurrera egite aldera.
- Osasun kalitate onenaren alde egiten dugu beti.
- Langileen eta erakundearen beraren ezagutza berriak sustatzea (ezagutzaren kudeaketa).
Etika eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboa oinarri ditugu.
Fraternidad-Muprespak jokabide etikoa izan eta sustatuko du, bai erakundeak berak, bai langileek. Zentzu horretan, guztiz garrantzitsua da:
- Langileek eta instituzioak zintzo jokatzea interes-talde guztiekin.
- Enpresak esku artean ibiltzen duen informazioaren konfidentzialtasuna errespetatzea, bereziki, osasun-arloko datuak kudeatzen direnean.
- Gizarte Erantzukizun Korporatiboa sustatzea, gizarteari zerbitzua emateko bokazioa duen sektore publikoko erakunde izaki.