V. Plan Estrategiko Korporatiboa 2024-2025

Korporazioaren lehen Plan Estrategikoa (2011-2014) ezartzean, Fraternidad-Muprespa Erakunde gisa eraldatu egin zen. Lan egiteko modua berrikusi zen ia Mutualitateko kudeaketa-esparru guztietan, eta unitate desberdinak ordenatu eta lerrokatu ziren enpresaren helburuak oinarri.

Bigarren Plan Estrategiko Korporatiboa, 2015-2017 tartean ezarri eta horren %91 bete zelarik, arreta berezia jarri zuen kalitatean eta gogobetetzean, konfiantza sortzean, eraginkortasunean eta errentagarritasunean, eta langileengan.

Hirugarren Plan Estrategiko Korporatiboa, 2018-2020 tartean ezarri eta haren %85 bete zen. COVID-19 pandemia-egoerak exekutiboagoak bihurtu gintuen, kudeaketa-ratioak hobetu genituen eta punta-puntako traumatologiako ospitale bat ireki eta eboluzio digitaleko plan bat gauzatu genuen.

Laugarren Plan Estrategiko Korporatiboa 2021-2023 tartean egin zen eta % 85eko aurrerapen-maila lortu zuen. Pandemiak eragindako ziurgabetasunaren ondoren, helburu estrategiko nagusi bat landu zen: mutualitatearen iraunkortasuna bermatzea.

Egungo Plan Estrategiko Korporatiboak, 2024-2025 tartekoa eta 2024an hasi zena beste urtebetez luzatzeko aukerarekin, kontingentzia arrunteko absentismoa etengabe hazten ari dela kontuan hartu du, eta jarraipena ematen dio mutualitatearen iraunkortasunari lehentasuna emateko helburua. Fokua sektorearekiko duen posizioari eustea edo hobetzea da; hori dela eta, plan berrian helburu estrategiko hauek ezarri dira:

  • Mutualistekiko harremana garatzea
  • Gertakizun profesionalen esparruan lidergoari eustea.
  • Kontingentzia arrunten esparrua hobetzea

Hori guztia pertsonen, berrikuntza asistentzialaren, bilakaera digitalaren, komunikazio eraginkorraren eta barne-eraginkortasunaren hobekuntzaren eskutik.

¿Que te ha parecido el contenido?