DIGA/AIS Irisgarritasuna

Fraternidad-Muprespa erabat konprometiturik dago  desgaitasunak  dituzten pertsonen eskubideak  errespetatu eta defendatzearekin; hori dela eta, gure helburu nagusietako bat da sarea osatzen duten  laguntza-zentro guztiak «irisgarriak izatea denentzat».

2015eko martxoan eman genuen lehenengo urratsa: gure zentro guztiak aztertu genituen irisgarritasunaren aldetik izan zitzaketen gabeziak hautemateko eta beharrezko hobekuntzak gauzatu ahal izateko.

Mutualitateak erabaki zuen ikuskaritzak egitea zela zentro bakoitzaren irisgarritasun-maila neurtzeko erarik onena. Horretarako, Irisgarritasunerako eta Gizarte Erantzukizunerako Fundazioaren (garai bateko Shangri-la Fundazioa) lankidetza jaso zen, zeinak irisgarritasun-maila neurtu baitzuen,  DIGA izenekoa (Irisgarritasun Maila Adierazteko Bereizgarria, gaztelaniazko siglen arabera). 2018tik aurrera, Irisgarritasun Adierazle izena hartu zuen (AIS, ingelesezko siglen arabera).

IMQ (Istituto Italiano del Marchio di Qualità) Nazioarteko Ziurtapen Etxearen abalarekin ikuskatu zen zentroetako irisgarritasun-maila. Alde horretatik, IMQ etxeak sistemaren zehaztapen teknikoen arabera aztertu zituen zentro guztiak.

Erantzuna oso asegarria izan da: gaur egun, 90 laguntza-zentro dauzkagu ikuskatuta, eta haietatik zortzik puntuazio gorena dute, gainera. Aipamen berezia merezi du HFMH ospitaleak (Habana pasealekua, Madril), zeinak bost izarreko AIS 1/2018 ziurtagiria eskuratu baitu.

Garrantzitsua da erakundeak etengabe lan egiten duela irisgarritasuna hobetzen, eta urtero-urtero berrikusten ditu guztiak. Hala bermatzen da guztiek gordetzen dituztela ziurtatutako baldintzak edota egindako aldaketak, guztia ere irisgarritasun-maila betetze aldera.

Gure konpromisoa da laguntza-sareko zentro guztiek gutxienez hiru izarreko AIS ziurtagiria eskuratzea, zeinak erabateko irisgarritasun fisikoa ahalbidetzen baitu.

Irisgarritasun eta Gizarte Erantzukizuneko Fundazioa ari da gauzatzen AIS 1/2018 arauaren (Accessibility Indicator System, ingelesezko siglen arabera) eta ET-IMQ-AIS zehaztapen teknikoen bitartez ikuskatutako zentroak berrikusteko edota berriro egiaztatzeko lanak  Nazioarteko IMQ ziurtapen-etxearekin (Istituto Italiano del Marchio di Qualità)  lankidetzan, AIS ziurtapena babesten duen aldetik.

DIGA bereizgarria:

Distintivo DIGA

 

¿Que te ha parecido el contenido?