QH Akreditazioa Du**

QH (Quality Healthcare) akreditazioa asistentzia-kalitateko bikaintasuna aintzatesteko sistema da, Osasunaren Garapenerako eta Integraziorako Institutuak (IDIS) sustatua, Asistentzia Kalitatearen Espainiako Elkartearekin (SECA) eta Kalitaterako Espainiako Elkartearekin (AEC) elkarlanean.

Aipatu akreditazioa aitzindaria eta berritzailea da Europan, eta beren pazienteentzako emaitzarik onenak lortu nahi dituzten osasun-erakundeen asistentzia-kalitateko bikaintasuna aintzatestea du xede.

Kalitate-sistemen ezaugarriak ebaluatu eta adierazle bakarrean biltzen ditu, mailaz mailako identifikazio-sistema ezarrita.

Fraternidad-Muprespan 10 urte baino gehiago daramatzagu lanean kanpoko erakundeek gure kudeaketa-sistemak ziurtatu eta aintzatets ditzaten, eta, pixkanaka-pixkanaka, gure helburuak erdietsiz joan gara. Horrek bide eman digu garatzeko eta hobetzeko; erabat ziur egon gaitezke, halaber, ez dela aukera, enpresaren DNAn txertatutako izaera baizik.

 

Logo del instituto para el desarrollo e integración de la Sanidad
¿Que te ha parecido el contenido?