Ingurumen-politika

Fraternidad-Muprespa mutualitateak ezarritako ingurumen-politika UNE-EN-ISO 14001:2015 arauan oinarritzen da.

Fraternidad-Muprespa mutualitateak, ingurumena babestearekin duen konpromisoan, kutsaduraren prebentzioa eta erakundearen testuinguruari dagozkion beste konpromiso espezifiko batzuk barne, honako jarduera-printzipio hauek ezartzen eta bermatzen ditu:

  1. Ingurumenarekin begirune osoz lan egitea, aplikagarri diren legezko ingurumen-baldintzak beti betetzea eta ingurumenarekin zerikusia duten eta adosten ditugun bestelako baldintzak betetzeaz arduratzea.
  2. Gure bulego eta laguntza zentroetan eta gure jarduera eskaintzen dugun lekuetan burutzen den jardueraren eraginez sortutako ingurumen-ondorio negatiboak minimizatzea edo ezabatzea.
  3. Gure jarduerak poluzioaren prebentzioa ziurtatzeko moduan planifikatzea.
  4. Ingurumena babestea arriskuen kudeaketaren bidez, ingurumenaren arloan dugun portaera etengabe hobetzea bermatuz.
  5. Langile guztiei modu aktiboan parte hartzeko aukera ematea, eta gure langileek proposatutako hobekuntza-iradokizunak onartzea, ingurumen-kudeaketan bikaintasuna erdiesteko.
  6. Ingurumena Kudeatzeko Politika dokumentatzea, ezartzea eta eguneratuta izatea, eta gure enpresaren prozesuetan parte hartzen duten guztiei jakinaraztea.
  7. Langile guztiak sentsibilizatu eta kontzientziatzea, haien ingurumen trebakuntza eta langileek ingurumen kudeaketan parte hartzea sustatuz, baita hornitzaileekiko komunikazioa ere, ingurumen-koordinaziorako.
  8. Enpresaren kudeaketa orokorrean integratuta egotea.
  9. Ingurumena kudeatzeko politika alderdi interesdun guztien eta, oro har, jendearen  eskura jartzea, gardentasunaren eta elkarrizketaren enpresa konpromisoari jarraituz.

Mutualitatearen Zuzendaritzak ingurumenaren hobekuntza sustatuko du, eta ingurumen politika arrakastaz ezartzea ziurtatzeko beharrezkoak diren baliabideak ezarriko ditu.

¿Que te ha parecido el contenido?