Ikuspegi ekonomikotik enpresa ulertzen dugu ondasunak eta zerbitzuak ekoiztera bideratutako baliabide materialen eta giza baliabideen multzoa, merkatuan saltzeko xedez, irabaziak lortzeko helburuarekin.
Gizarte Segurantzaren ondorioetarako, enpresatzat hartuko dugu edozein pertsona fisiko edo juridiko, publiko zein pribatu, zeinaren izenean lan egiten duten Gizarte Segurantzaren edozein Erregimenaren aplikazio-eremuan sartuta dauden pertsonak, langile horiek bere zuzendaritza eta antolamendu-ahalmenaren menpe daudelarik.