Kexak eta erreklamazioak kudeatzeko politika
Fraternidad-Muprespak ezarritako Kexak eta erreklamazioak kudeatzeko politika ISO 10002:2018 arauan oinarritzen da.
Mutualistek eta babestutako langileek itunpeko zentroetan jasotako zerbitzuei buruz izan ditzaketen kexa eta erreklamazioak bildu, kudeatu eta erantzuteko sail bat sortzea izan du Fraternidad-Muprespak helburu, besteak beste.
Beraz, xede horrekin, bezeroen mesedetan ezarri du Fraternidad-Muprespako Zuzendaritzak kexak edo erreklamazioak kudeatzeko politika, eta jarduteko printzipio hauek beteko dituela bermatzen du:
- Dagokion edozein lege-betekizun edo araudi betetzea.
- Jarduera-betekizunak eta erakundearen eskakizunak betetzea.
- Kexa eta erreklamazioak kudeatzeko praktikarik onenak aztertu, identifikatu eta jardueran aplikatzea.
- Bezeroan oinarritutako ikusmoldea sustatzea erakundearen barnean.
- Bezeroen, langileen eta alderdi interesdunen iritziak kontuan hartzea.
- Hobekuntza bultzatzea eta Kexak eta erreklamazioak kudeatzeko politika behar bezala ezartzen dela ziurtatzeko baliabideak egokitzea.