Berdea izan nahi dut
Mutualitate konprometitu eta iraunkorraren irudia sustatzeko 2021. urtean Fraternidad-Muprespa mutualitateak "Berdea izan nahi dut" kanpaina sustatu duelarik, mezu hau zabaldu du: bere lan-ingurunean langileen babes- eta osasun-balioak eta lan-arriskuen prebentzioari lotutako balioak aldezteaz gain, lan-ingurunetik kanpo balio horiek babesteko konpromiso sendoa ere badu. Horrela, ongizate fisiko eta emozionala daukaten enpresetan ingurune osasungarriak lortzeko helburua eta ingurumen-jasangarritasuna lortzeko helburua elkartzen ditugu.
Ingurumenaren eremuan, planeta zaintzeko aukera emango diguten mugen barruan kokatu nahi dugu, eta helburu horrekin, gure ekonomia- eta kontsumo-eredua aldatzen saiatu.
Gure ekintzek, zureek, nireek, gutako bakoitzarenek, baliagarriak izan behar dute biodibertsitatearen zaintzari lehentasuna emateko, jasangarritasunaren eta baliabide naturalen optimizazioaren alde apustu eginez.
Oso gogoan dugu hori Mutualitatean, eta kalitate- eta ingurumen-politikekin ziurtatzen dugu. Kanpaina honen bidez, gure mutualistak eta interes-talde guztiak gure planeta zaintzera animatzen ditugu, gure ingurunea askoz osasungarriagoa bihurtuko duten politikak eta ekintzak gauzatuta.
Erakundeak, ingurumenaren babesarekiko konpromisoan, kutsadura murriztea eta antolakuntzari lotutako bestelako konpromiso zehatzak barne, honako jarduketa-printzipio hauek agindu eta bermatu ditu:
- Ingurumenarekin begirune osoz lan egitea, aplikagarri diren legezko ingurumen-baldintzak beti betetzea eta ingurumenarekin zerikusia duten eta adosten ditugun bestelako baldintzak betetzeaz arduratzea.
- Gure bulego eta laguntza zentroetan eta gure jarduera eskaintzen dugun lekuetan burutzen den jardueraren eraginez sortutako ingurumen-ondorio negatiboak minimizatzea edo ezabatzea.
- Gure jarduerak poluzioaren prebentzioa ziurtatzeko moduan planifikatzea.
- Ingurumena babestea arriskuen kudeaketaren bidez, ingurumenaren arloan dugun portaera etengabe hobetzea bermatuz.
- Langile guztiei modu aktiboan parte hartzeko aukera ematea, eta gure langileek proposatutako hobekuntza-iradokizunak onartzea, ingurumen-kudeaketan bikaintasuna erdiesteko.
- Ingurumena Kudeatzeko Politika dokumentatzea, ezartzea eta eguneratuta izatea, eta gure enpresaren prozesuetan parte hartzen duten guztiei jakinaraztea.
- Langile guztiak sentsibilizatu eta kontzientziatzea, haien ingurumen trebakuntza eta ingurumen kudeaketan parte hartzea sustatuz, eta azpikontratatutako langileei jakinarazpenak bidaltzea.
- Enpresaren kudeaketa orokorrean integratuta egotea.
- Ingurumena kudeatzeko politika alderdi interesdun guztien eta, oro har, jendearen eskura jartzea, gardentasunaren eta elkarrizketaren enpresa konpromisoari jarraituz.
Fraternidad-Muprespa mutualitateak UNE-EN ISO 9001:2015 kalitate-ziurtagiria eta UNE-EN ISO 14001:2015 ziurtagiria ditu. Eta karbono-aztarna eta berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak murrizteko konpromisoa jaso du.
Irtenbide globalak eta banakakoak hartu behar ditugu berehala, eta eraginkorrak izan behar dute; ezin dugu gure jasangarritasun-eredua etorkizuneko pandemien, birusen edo izaera ezezaguneko beste edozein egoeraren esku utzi.
Milaka lagun gara, eta denok elkarrekin gaude leku berean; gutxi batzuk kezkatzen ez badira edo konponbiderik pentsatu nahi ez badute, etsi egin behar al dugu?
Bat egin ekintzarekin, BERDEA IZAN NAHI DUT, aldaketa sinple askok arrakasta handia dakarte; nahi baduzu, desberdina izan zaitezke eta mugitu, gure planetak kolorea gal ez dezan.
Kartelak