Araua

Kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumenaren arloetan, besteak beste, borondatez aplikatzekoa den agiri teknikoa da, adostasunaren emaitza, eskarmentuaren eta garapen teknologikoaren ondorioak oinarri dituena eta normalizazio-erakunde ezagun batek onesten duena.
Arauek edozein enpresari merkatuan hobeto posizionatzen laguntzen dioten kalitate- eta segurtasun-maila jakin batzuk bermatzen dituzte, eta informazio-iturri garrantzitsua dira edozein jarduera ekonomikotako profesionalentzat.