“Zure mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"", hori da Fraternidad Muprespa mutualitateak kidetutako enpresei, atxikitako autonomoei, kolaboratzaileei, hornitzaileei eta bestelako kideei begira duen helburuari bide ematen dion goiburua. Baliozko zerbitzuak eskaintzeko nahia da gure funtsezko helburuetako bat, eta horren erakusgarri, jarraian, gure web atarian erabilgarri dauden e-Zerbitzuen katalogoa aurkezten dizugu.
Bazkide eta atxikitakoentzako zerbitzuak
Kidetu eta atxiki direnentzako zerbitzuak, Fraternidad Mupresparen ohiko kideentzako eduki eta aplikazio interesgarrien bilduma gisa. Edozein izapide egiteko dokumentazioa, izapideak on line egitea (adib.: botikin eskaera), zalantzak argitze aldera harremanetan jartzeko bideak, dokumentazioa garaiz aurkezteko alarma sistema eta zerbitzu zerrenda luzea.
Zerbitzu orokorrak
Zerbitzu orokorrak, Fraternidad Mupresparen web orrira hurbiltzen den ororentzako (mutualitatearen ohiko kidea ala ez) erabilera orokorreko eduki eta aplikazioak barne hartuta. Informazio bilatzaileak, informazio buletinen doako harpidetza, konfigura daitezkeen lan egutegiak eta mahaigaineko aplikazioak ere barne hartzen dira, besteak beste.