Fraternidad-Mupresparen bilakaera digitala

Mundu hiperkonektatu, bizkor eta aldakorrean, nahitaezkoa dugu gure mutualista eta langile babestuengandik hurbil egotea zerbitzurik onena emateko. Jakin badakigu digitalizazioa funtsezko alderdia dela hori lortzeko.

Fraternidad-Muprespan, hala egin genuen jada duela 20 urte, teknologiarekiko apustu estrategikoari esker; denbora honetan guztian zehar, irmo eutsi diogu apustuari, eta aurrera egiten jarraitzen dugu. 2000. urteaz geroztik, kudeaketa-sistema integratua izan dugu indarrean, eta, 2001ean, sektoreko lehen big data jarri genuen abian. 2002rako, intranet korporatiboa zuen Mutualitateak. 2004an, bestalde, zerbitzuen extraneta sortu genuen, egungo Bulego Digitala, gure bezeroekin harremanetan jartzeko. 2005ean, hainbat proiekturi ekin genien, paperik gabeko laguntza-zentroa edota historia kliniko elektronikoa, esate baterako.


Fraternidad-Muprespa, aitzindari digitalak

 

Horrenbestez, eraldaketa digitalaren ordez, bilakaera digitalaz hitz egin behar dugu Fraternidad-Muprespan, 20 urte baitaramatzagu pertsonei laguntzen. Harro diogu aitzindari digitalak garela.

Proposamen bereizgarriak, zerbitzu berriak eta pertsonalizatutako produktu digital erabilgarriak sortu nahi ditugu. Bide elektronikoa modu ulerterrazean gurekin harremanetan jartzeko modurik gogokoena izateko hainbesteko digitalizazioa eskaini behar dugu. Erabiltzailea gure zerbitzuen diseinuaren erdigunean jartzen dugu, estrategia zehazten dugu, metodologia ezartzen eta bilakaera digitala nola dagoen aztertzen dugu etengabe. Aldaketaren aldeko printzipio gidarien bidez erdiesten dugu hori.

 

una mutua omnicanal y abierta

 

Bide orotako Mutualitate irekia 

Nola? Aldaketaren aldeko 7 bideratzaile hauekin

1. Enpresa kidetu berriei ongietorri-pack digitala eskainiz.

2. Harreman-guneak digitalizatuz.

3. Enpresa mutualisten eta langile babestuen gure datu-baseak hobetuz eta aldatuz, datu pertsonalak babesteari buruzko legediaren arabera, betiere.

4. Mutualitatearen eta gure hornitzaileen arteko harremana digitalizatu eta optimizatuz, berariazko bulego digitalarekin eta kudeatzeko barne-aplikazio hobeekin.

5. Teknologia digitala txertatuz kalitatea ebaluatzeko, denbora errealean erabiltzailearen gogobetetasunaren berri ematen duten kanalak bateratze aldera.

6. Aplikazio bat garatuz, aholkulariekin bide zuzena irekitzeko eta arazoak ebazten laguntzeko, harreman zuzen, bizkor eta funtzionalaren bidez.        

7. Mutualistei komunikazio digitaleko bide berriek dakarkieten balioa ezagutzeko aukera ematen duten tresnak erabiliz.

 

 

24/7/365 Mutualitate digitala

Bezeroarentzako arreta bizkortu nahi dugu, eta behar gaituzten edozein gune eta unetan segurtasun-estandar eta prestaziorik onenak bermatu. Esperientzia ezin hobea merezi dute, eta gugandik hurbilago egotea.

Nola? Aldaketaren aldeko 5 bideratzaile hauekin

1. Paperik gabeko zentroak.

2. Metodologia bizkorra.

3. Prozesu automatizatuak.

4. Ospitale digitala.

5. Diagnostiko digitalak.

 

Datuen analisi aurreratua

Erabakiak garaiz, azkarrago eta hobeto hartzeko aktiboa dira datuak. Tratatzen ditugun algoritmoek benetako hobekuntzak dakartzate eskainitako zerbitzuetan. Beharrezkoak diren segurtasun- eta pribatutasun-berme guztien arabera sortu, gorde, babestu, partekatu edo argitaratu behar da informazio oro.

Nola? Aldaketaren aldeko 4 bideratzaile hauekin

1. Langile eta enpresarentzako prebentziozko eduki digitalak.

2. Pazientearentzako informazioa kanal digitalen bidez, honako hauetan.

3. Kudeaketa-txostenen garapena, mutualistentzat eskuragarri Bulego Digitalean, ezbeharrak eta absentismoa kudeatzen laguntzeko.

4. Iragarpen-analisia.


 

 

Fraternidad-Muprespan, duela 20 urte ekin genion bide disruptiboari, abian jarraitzen duen, hurbiltzen gaituen eta elkarrekiko harremana hobetzen duen eraldaketa digitalarekin. Hala indartzen da bi alderdien arteko lotura eta, hartara, eskainitako kalitatea ere handitzen da.

¿Que te ha parecido el contenido?