Korporazioaren Plan Estrategikoa, 2018-2019 (2020)

Korporazioaren lehen Plan Estrategikoa (2011-2014) ezartzean, Fraternidad-Muprespa Erakunde gisa eraldatu egin zen. Lan egiteko modua berrikusi zen ia Mutualitateko kudeaketa-esparru guztietan, eta unitate desberdinak ordenatu eta lerrokatu ziren enpresaren helburuak oinarri.

Korporazioaren bigarren Plan Estrategikoa (2015-2017) ezarri eta horren %91 bete zen, kalitatean eta gogobetetzean, konfiantza sortzean, eraginkortasunean eta errentagarritasunean, eta langileengan arreta berezia jarriz.

2017an zehar, bi urtetarako (2018-2019) estrategia definitzen jardun zen, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin. Definizio horretan kanpo-eragileak (aldatuz doan errealitatea eta kontingentzia arruntengatiko prestazio ekonomikoak areagotu eta finantzaketa ezagatik sektorearen errentagarritasunak izandako beherakada kontuan hartuta) eta barne-eragileak (Fraternidad-Muprespa Habana Ospitalearen irekiera, garapen digitalaren maila mantentzea, baliabide publikoak eraginkorrago kudeatzea etab.) kontuan hartu behar ziren. Horrekin guztiarekin, Mutualitateak hiru ildo bertikaletan dihardu lanean, zeharkako hiru ildotan oinarrituta:

Helburu bertikalak.

  • Bezeroarekin harremanetan egoteko eredu berria sortzea.
  • Bezeroaren absentismoa hobetzen laguntzea.
  • Mutualitateak eskaintzen dituen osasun-zerbitzuen bikaintasuna bermatzea.

Zeharkako helburuak.

  • Langilea konprometitzea.
  • Berritzea, baliabideak optimizatzeko.
  • Zerbitzuen eraldaketa digitalean aurrera egitea.

 

¿Que te ha parecido el contenido?