
GIZARTE SEGURANTZAREN NEKAZARITZA ERREGIMEN BEREZIA GIZARTE SEGURANTZAREN ERREGIMEN OROKORREAN TXERTATZEA: LABURPENA
Normativa
2011ko irailaren 23ko Estatuko Aldizkari Ofizialean, 28/2011 Legea argitaratu zuten, Gizarte Segurantzako Nekazaritza Erregimen Berezia Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean txertatzeari buruzkoa.
LEGEAREN HELBURUAK
a) Beren kontura lan egiten duten langileen eta langileek zerbitzu ematen dieten enpresaburuen Gizarte Segurantzako Nekazaritza Erregimen Berezia Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean txertatzea.
b) Beren kontura lan egiten duten nekazari langileentzako sistema berezi bat sortzea, kotizazio eta babes eredu berri baten bitartez.
BEREN KONTURA LAN EGITEN DUTEN NEKAZARI LANGILEENTZAKO SISTEMA BEREZIAREN EZAUGARRIAK
- Hona bereizgarriak: Nekazaritzako lanik egiten ez den egunetan sistema berezian sartuta egon ahal izateko, langileak ez daude behartuta 365 eguneko epean gutxienez 30 lanaldi oso betetzera.
Sistema berezitik kanpo geratuko dira lanaldi oso bakar bat ere bete ez duten langileak, sei hilabeteko epea kontuan hartuta, eta baita lanik egiten ez duten egunetan dagokien kuota ordaintzen ez duten langileak ere.
Gizarte Segurantzako Nekazaritza Erregimen Berezi zaharrean beren konturako langileek egindako kotizazioak, behin Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean txertatu ondoren, Erregimen Orokorrean balioetsiko dira, eta balio osoa izango dute eskubideei begira, eta baita Erregimen Orokorra babesteko ordainen zenbatekoa kalkulatzeko orduan ere. - Kotizatu beharra: Bai nekazaritzako lanak egiten diren epeetan, bai nekazaritzako lanik egiten ez den epeetan, kotizatu egin behar da.
- Lanik eza: Hilabete batean lanik egin ez dela esan ahal izateko, % 76,67 lanaldi oso baino gutxiago bete behar dira langileak Erregimen Berezian txertatuta dauden hilabete horretan.
Lanik egiten ez den epeetan sisteman egon ahal izateko, beharrezkoa da 365 eguneko epean 30 lanaldi oso betetzea gutxienez.
Beren kontura lan egiten duten nekazari langileak sistema berezitik kanpo geratuko dira eta, horrenbestez, Erregimen Orokorretik kanpo, honako kasu hauetan:
a) Langileek hala eskatuz gero.
b) Ofizioz, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren aldetik. Honako kasu hauetan: langileek 365 egunetan 30 lanaldi oso baino gutxiago betetzen dituzten kasuetan, edo lanik egiten ez duten epeetan dagokien kuota ordaindu ez dutenean ondoz ondoko bi hilabetetan.
- Alta eskatzea: Behin behineko langileak edo langile finko ez-jarraituak kontratatuz gero zerbitzu ematen hasten diren egun berean, egun horretako 12:00ak arte eska daiteke alta egitea, baldin eta egun hori baino lehenago eskatzerik izan ez bada.
- Lanik egiten ez den epeetan kotizatzeko arauak: Enpresaburuak hala nahi izanez gero, egunka kotiza daiteke, betetako lanaldi osoen arabera; edota hilabeteka. Beren kontura aritzen diren eta kontratu mugagabea duten nekazari langileek (salbu langile finko ez-jarraituak) hilabeteka kotizatu behar dute nahitaez.
- Kotizazio tasak:
1. Lan egiten den epeetan, honako tasa hauek aplikatuko dira:
· Ohiko kotizazioari dagokionez, kotizazio tasak gradualki igoko dira 2012 eta 2031 urteen bitartean, % 28,30era iristeraino; % 23,60 enpresaburuaren kargura izango da, eta gainerako % 4,70a, berriz, langileen kargura. Bigarren xedapen gehigarriaren arabera, kotizazio oinarriak eta tasak mailaz maila aplikatuko dira, eta baita murrizteak ere.
· Laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen ondoriozko kotizazioari dagokionez, honako xedapen gehigarri honetan onartutako prima tarifen kotizazio tasak aplikatuko dira: Estatuaren 2007ko Aurrekontu Orokorren Legearen 4. xedapen gehigarria. Primak enpresaburuen kargura joango dira.
· Langabezian egonda eta Lanbide Heziketa jasotzen egonda ere kotiza daiteke (Soldata Bermerako Funtsa barne).
· Aldi baterako ezintasuna sortuz gero, haurdunaldian edo edoskitze aldian arriskurik egonez gero, edo lan epeetan guraso izanez gero, langileen kontratu motaren araberakoa izango da kotizazioa.
· Kontratu partziala duten nekazari langileen kotizazioari dagokionez, betetako lanaldiarekiko proportzionala izango da. Gai hori arau bidez finkatuko da.
2. Lanik egiten ez den epeetan, kotizazioa hilabeteka kalkulatuko da, eta langileen kontura joango da oso-osorik. % 11,50eko kotizazio tasa aplikatuko da.
- Babesa: Beren kontura lan egiten duten nekazari langileentzako sistema berezian dauden langileek eskubidea izango dute Gizarte Segurantzaren zerbitzuak jasotzeko, betiere Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorraren ezaugarri eta baldintzen arabera. Baina:
1. Langileei dagozkien ordain ekonomikoak onartzeko, beharrezkoa da langileek eguneratuta edukitzea lanik egin ez duten epeetako kotizazioen ordainketak. Haien ardura da dagokien zenbatekoa ordaintzea.
2. Lanik egiten ez den epeetan, sistema berezia babestuta geratuko da honako kasu hauetan: amatasuna, aitatasuna, ezintasun iraunkorra, ohiko gertakizunen ondorioz hiltzea edo bizirik ateratzea, eta erretiroa hartzea. Erretiro aurreratua hartu eta gutxieneko kotizazio epearen baldintza egiaztatzeko, beharrezkoa da kotizatutako azken hamar urteetatik sei gutxienez sistema berezian bete izana.
3. Langabezia saria jaso bitartean edo langabeziaren diru laguntza jaso bitartean, Gizarte Segurantzako kotizazioa erakunde kudeatzaileari ordaindu behar zaio, hark zuzenean Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusian ordain dezan.
Langabezia saria jaso bitartean, legez nahitaez kotizatu beharra duten langileek honako kotizazio oinarri hau kotizatuko dute Gizarte Segurantzan: oro har, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean ezarritako kotizazio oinarria, bai lan harremana amaitu den kasuetan, bai lan harremana eten edo murriztu den kasuetan. Betiere, lan egin den epeei dagozkien oinarrien arabera kalkulatuko dira kopuruak. Langileek Gizarte Segurantzan ordaindutako kopuruaren % 73,50 erakunde kudeatzailearen kargura joango da, eta gainerako % 26,50a, berriz, langileen kargura (eta sariaren zenbatekotik kenduko zaie).
Langabeziaren diru laguntza jaso bitartean, Gizarte Segurantzako kotizazioaren oinarria honako hau izango da: une bakoitzean Erregimen Orokorrean indarrean den kotizazio txikiena.
Deskargatu IRAILAREN 22ko 28/2011 LEGEA
"Zure Mutua: kalitatea eta zerbitzua urteko 365 egunetan"