Langile Autonomoaren Jarduera Eteteko Eskaera (CATA) COVID-19 birusarengatik

General
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespa mutualitateak jakin badaki zer nolako inpaktua duen COVID-19 koronabirusaren krisiak familia eta negozio guztietan. Horregatik, aukera guztiak jarriko ditugu zure eskura eragindako beharrei erantzuna emateko sortzen joan diren prestazioak eskatu ahal izateko.

Atzo argitaratu zen 8/2020 Errege Dekretu-legea, martxoaren 17koa, COVID-19 birusaren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko ez-ohiko neurri urgenteei buruzkoa.  17. artikuluak  sortzen du “Ezohiko prestazio berri bat, COVID-19 birusak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko ezarritako alarma-egoera adierazi ondorioz jarduera eten behar izan duten kaltetuentzako”.

ESKAERA AURKEZTEKO BIDEAK

Alarma-egoerako protokoloan ezarritakoari jarraiki, gure zentroak itxita daude edo beharrezko gutxieneko langileak daude, eta bi bide ipini dira prestazio berri hau kudeatu ahal izateko:

  • 1. bidea: Bulego Digitala: bide honetako erabiltzailea bazara edo altan eman nahi baduzu, prestazio honen online formatua eskatu dezakezu. Zure eskaera kudeatzaile pertsonal bati iritsiko zaio eta ahal duen azkarren ebazten saiatuko da.

BULEGO DIGITALERA SARTZEA

  • 2. bidea: Postontzia: hurrengo zerrendan ikusi ahal izango duzu, gertuen duzun zentroaren arabera, zein helbide elektronikotara bidali behar duzun eskaera eta zein dokumentazio bidali behar duzun atxikita. Zure eskaera ahalik eta azkarren aztertuko dute gure kudeatzaileek.

NORTZUK ESKATU DEZAKETE PRESTAZIO BERRI HAU?

  1. Negozioa itxi behar izan duten langile autonomoek (jendaurreko zerbitzuak), alarma-egoeragatiko murrizketei jarraiki, ezin badute urrutiko lan bidez zerbitzuak eskaini.
    • Adibidez: kafetegiak, jatetxeak, arropa-dendak, burdindegiak...
    • Barne hartzen ez direnak: online dendak, merkatuak, gestoriak (urrutiko lana ezin dutela egin egiaztatzen badute salbu), farmaziak, optikak... 
  2. Beren negozioa irekita mantentzeko aukera izanik, azken seihilekoan batez beste izan dituzten diru-sarrerak azken hilabetean %75 baino gehiago beheratu direla egiaztatzen duten langile autonomoek.

ZEIN DOKUMENTAZIO AURKEZTU BEHARKO DA?

Kasu guztietan hau aurkeztu beharko da:

  • Jarduera-eteteagatiko prestazioaren eskaera eredua (online inprimakia gure Bulego Digitalean dago eta .PDF formatuan, gure webgunean).
  • NAN / AIZ / Pasaportearen fotokopia.
  • Azken hiru  kotizazio-buletinen fotokopia edo argazkia.
  • Kuoten ordainketan eguneratuta zaudela adierazten duen TGSSaren ziurtagiria.
  • PFEZaren 145 eredua - Ordaintzailearen datuak jakinaraztea.
  • Karguko seme-alabak aitortuz gero, familia-liburuaren fotokopia edo argazkia.

Zure kasua izapidetzen ari den bitartean, bestelako dokumentazioa ere eska daiteke.
 
Lehenengo kasuan (jendaurreko zerbitzudun negozioa ixten bada), jarduera-eteteagatiko prestazioaren eskaera aurkeztu beharko da 6. atalean hau adieraziz:
 

Jendaurreko zerbitzudun negozioaren itxiera

Gorriz dauden eremuak bete behar dira dagokion moduan.

Bigarren kasuan (azken hilabetean diru-sarreren %75 baino gehiago galtzea, azken seihilekoko batez bestekoa kontuan hartuta), jarduera-eteteagatiko prestazioaren eskaera aurkeztu beharko da 6. atalean hau adieraziz:

Azken hilabetean diru-sarreren ehuneko 75 baino gehiago galtzea azken seihilekoko batez bestekoa kontuan hartuz

Jarduera-eteteko data izango da azken seihilekoarekiko eta datu gorriak jarraituz azken hileko diru-sarrerak %75 murriztu direla egiaztatzen duen hilabete horretako azken eguna.

Gainera, bigarren kasu honetan, horiez guztiez gainera agiri hauek gehitu beharko dira:

  • 130 eredua - 2019ko lau hiruhilekoena.
  • 131 eredua - 2019ko azken hiruhilekoarena.
    • 2019. urte osoko galera eta irabazien kontua zehatz-mehatz hilabetez hilabete.
    • 2020. urteko urtarrileko, otsaileko eta martxoko galera eta irabazien kontua zehatz-mehatz.
       

 

 

¿Que te ha parecido el contenido?