18/2021 Errege Lege Dekretuan langile autonomoentzat jarduera uzteagatik arautzen diren aparteko prestazioak

 

Irailaren 29an argitaratu da 18/2021 Errege Lege Dekretua, enplegua defendatzeko, ekonomia suspertzeko eta langile autonomoak babesteko premiazko neurriei buruzkoa. Errege lege-dekretu horrek langile autonomoei laguntzeko neurriak garatzen dituelarik, horien artean 6 prestazio berri daude.

Horien laburpena aurki daiteke taula honetan:

 

Prestazio motak eta legeria

ARAUDIA

PRESTAZIOA

ESKAERA EGITEKO EPEA

GEHIENEKO IRAUPENA

8. art.

Kotizazioetatik salbuestea maiatzaren 27ko 11/2021 ELDren 7. eta 8. artikuluetan arautzen diren prestazioetako bat irailaren 30ean jasotzen ari ziren autonomoentzat.

GSDNk kudeatua

2022ko urtarrila

9. art.

Agintaritza eskudunaren ebazpenaren ondorioz jarduera aldi baterako eteten duten langile autonomoentzako prestazioa.

Noiztik: jarduera eteteko ebazpena argitaratzen den egunetik.

Noiz arte: 2022/03/20

Etenaldiaren indarraldiaren arabera. Gehienez: 2022ko otsailaren 28a.

10. art.

Norberaren konturako lanarekin bateragarria den prestazioa, jarduera uztean behar adinako kotizazioa duten langile autonomoentzat.

Noiztik: 2021/10/01(*)

Noiz arte: 2022/01/31

2022/02/28

11. art.

Jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa, jarduera uzteagatiko prestazio arrunta edo norberaren konturako lanarekin bateragarria den lana uzteko prestazioa eskuratzeko gabealdirik ez duten autonomoentzat.

Noiztik: 2021/10/01(*)

Noiz arte: 2022/01/31

2022/02/28

12. art.

Ekainetik abendura bitarteko denboraldiko langileentzako jarduera uzteagatiko prestazio berezia.

Noiztik: 2021/10/01(*)

Noiz arte: 2022/01/31

2022/02/28

6. XG

Gizarte Segurantzaren aparteko neurriak La Palmako Cumbre Vieja eremuan izandako sumendi-erupzioagatik kaltetutako langile autonomoentzat.

Noiztik: 2021/10/01(*)

Noiz arte: 2022/01/31

2022/02/28

(*) 2021eko urriaren 1etik aurrera prestazioa sortzeko, eskaera urriaren 1etik 21era bitartean aurkeztu beharko da (bi egunak barne).

 

Jarraian, 18/2021 ELDak aurreko legeen aldean dituen aldaketa eta interes-puntu nagusiak laburtzen dira:

 

Salbuespena kotizazioan 2021eko irailaren 30ean enplegua defendatzeko, ekonomia suspertzeko eta langile autonomoak babesteko premiazko neurriei buruzko maiatzaren 27ko 18/2021 Errege Lege Dekretuaren 7. eta 8. artikuluetan arautzen diren prestazioetako bat jasotzen leudeken langile autonomoentzat (18/2021 ELDren 8. art.):

 

Langile autonomoentzat kuoten salbuespena ezartzen da, baldin eta 11/2021 ELDren 7. eta 8. artikuluetan araututako prestazioak 2021/09/30era arte jasotzen ari baziren, zenbateko hauetan:

  • %90eko salbuespena 2021eko urriari dagozkion kotizazioetan.
  • %75eko salbuespena 2021eko azaroari dagozkion kotizazioetan.
  • %50eko salbuespena 2021eko abenduari dagozkion kotizazioetan.
  • %25eko salbuespena 2021eko urtarrilari dagozkion kotizazioetan.

Altan izan beharko da 2022/01/30era arte.

Aurreko prestazioa jaso arte jasotzen duenaren arabera zehaztuko da oinarria.

Salbuespen horiek bateraezinak dira jarduera uzteagatiko aparteko prestazio berriak jasotzeko aparteko edozein prestaziorekin (18/2021 ELDren 9. artikulutik 12. artikulura eta 6. xedapen gehigarrian arautzen direnak).

ELD horren 9. artikuluan araututako prestazioa (jarduera uzteagatik) jasotzen bada, salbuespena berriro aplikagarria izango da langilea berriro kotizatzera behartua den unetik.

 

Jarduera uzteagatiko prestazio berezia langile autonomoentzat, baldin eta jarduera oro aldi baterako etetea eragin badie, COVID-19 birusaren hedapena geldiarazteko neurri gisa agintaritza eskudunak hartutako ebazpenaren ondorioz (18/2021 ELDren 9. art.):

 

Prestazio hori COVID-19aren hedapena geldiarazteko neurri gisa agintaritza eskudunak hartutako ebazpenaren ondoriozeuren jarduera guztiak etetera beharturik aurkitzen diren langile autonomoentzat da.

Prestazio hori jaso ahal izango dute bai 2021eko urriaren 1etik aurrera jarduera eten dutenek, bai aurretik etenda izanik 2021eko urriaren 1a baino lehen eskatu izan ez dutenek.

 

Oharra: 2021eko irailaren 30ean jasotzen ari balitz 11/2021 ELDren 6. artikuluko prestazioa, beste prestazio hau eskatu beharko da (ez da automatikoki luzatzen).

 

Prestazio horren ondorioak eta eskatzeko datak jarduera eteteko ebazpena indarrean jartzen den dataren arabera egongo dira:

1. Urriaren 1a baino lehen jarduera eteteko ebazpena:

  • Urriaren 1etik 20ra bitartean aurkezten bada (egun hori barne), urriaren 1etik aurrera sorraraziko da prestazioa.
  • Urriaren 21etik aurrera aurkezten bada (egun hori barne), eskaera jasotzen den hurrengo hilabetearen 1etik aurrera sorraraziko da prestazioa.

2. Urriaren 1etik aurrera jarduera eteteko ebazpena:

  • Eteteko ebazpena argitaratu ondorengo 21 egun naturaleko epean aurkezten bada, etetea adierazten den hurrengo egunetik aurrera sorraraziko da prestazioa.
  • Epe hori gainditu ondoren aurkezten bada, eskaera jaso eta hurrengo hilaren 1etik aurrera sorraraziko da prestazioa.

Gainerako alderdietan, 11/2021 ELDren 6. artikuluan araututako jarduera eteteko aparteko prestazioaren antzekoa da.

Bulego Digitalerako sarrera erabiltzaile erregistratuarekinBulego Digitalerako sarrera erabiltzaile erregistraturik gabe

 

Norberaren konturako lanarekin bateragarria den jarduera uzteagatiko prestazioa (18/2021 ELDren 10. artikulua):

 

Prestazio hori langile autonomoentzat da, baldin eta aurreikusten badute datozen hilabeteetan pandemiak eragindako krisiaren aurreko jarduera-mailak ez dituztela berreskuratuko eta jarduera eteteagatiko kontingentziagatik gutxieneko kotizazioa badute.

Betebehar eta baldintza gehienak 11/2021 ELDren 7. artikuluan araututako prestazioan ezarritakoen antzekoak dira. Hauek dira berrikuntza nagusiak:

  • Eskabideak aurkezteko epea urriaren 21ean (egun hori barne) amaitzen da, eta ondorioak urriaren 1etik aurrera sortuko dituzte. Gainerakoek, berriz, eskatu ondorengo hilabetearen 1etik aurrera sortuko dituzte.
  • Prestazioak 5 hilabeteko iraupena izango du, gehienez ere 2022ko otsailaren 28ra arte (aurrekoak 4 hilabeteko epea zuen, gehienez).
  • Betekizun ekonomikoa 2021eko 3. eta 4. hiruhilekoen bitarteko aldirako ezartzen da, eta norberaren konturako jardueraren sarrera fiskalki konputagarriak murriztu egin izan beharko dira, hain zuzen ere 2019ko ekitaldiko epe berarekin alderatuta %50etik gorakoa dena.
  • 2021eko 3. eta 4. hiruhilekoetan zerga-ondorioetarako 8.070 eurotik gorako etekin garbi konputagarririk lortzeaespero ez izatea (lehen 7.980 € ziren).
  • Zenbatespen objektiboaren bidez zergak ordaintzen dituzten langileen kasuan, diru-sarreren murrizketa egiaztatutzat jo daiteke, jarduera bakoitzean EJSNn afiliatutako langileen batez besteko murrizketaren arabera, 2021eko 3. eta 4. hiruhilekoak eta 2019ko aldi bera alderatuta.

Bulego Digitalerako sarrera erabiltzaile erregistratuarekinBulego Digitalerako sarrera erabiltzaile erregistraturik gabe

 

Jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa, jarduera gauzatzen duten langile autonomoentzat eta 2021eko irailaren 30ean enplegua defendatzeko, ekonomia suspertzeko eta langile autonomoak babesteko premiazko neurriei buruzko maiatzaren 27ko 11/2021 Errege Lege Dekretuaren 7. eta 8. artikuluetan aurreikusitako jarduera uzteagatiko prestazioren bat jasotzen ari direnentzat, eta errege lege-dekretu honen 10. artikuluan aurreikusitako jarduera uzteagatiko prestazio arrunterako eskubiderik eragin ezin dutenentzat (18/2021 ELDren 11. art.)

 

Prestazio hori 2021eko irailaren 30ean 11/2021 ELDren 7. eta 8. artikuluetan arautzen diren prestazio bat jasotzen egonik ez 18/2021 ELDren 10. artikuluan araututako prestazioaren eta ez GSLOTBren V. tituluan arautzen den jarduera arrunta uzteagatiko prestazioaren onuradun ezin diren izan langile autonomentzat da.

Betebehar eta baldintza gehienak 11/2021 ELDren 8. artikuluan araututako prestazioan ezarritakoen antzekoak dira. Hauek dira berrikuntza nagusiak:

  • Eskabideak aurkezteko epea urriaren 21ean (egun hori barne) amaitzen da, eta ondorioak urriaren 1etik aurrera sortuko dituzte. Gainerakoek, berriz, eskatu ondorengo hilabetearen 1etik aurrera sortuko dituzte.
  • Prestazioak 5 hilabeteko iraupena izango du, gehienez ere 2022ko otsailaren 28ra arte (aurrekoak 4 hilabeteko epea zuen, gehienez).
  • Betekizun ekonomikoa 2021eko 4. hiruhilekorako ezartzen da, eta norberaren konturako jardueraren sarrera fiskalki konputagarriak murriztu egin izan beharko dira, hain zuzen ere 2019ko ekitaldiko epe berarekin alderatuta %75etik gorakoa dena.
  • 2021eko 3. eta 4. hiruhilekoetan zerga-ondorioetarako LGSren %75etik gorako etekin garbi konputagarririk lortzea espero ez izatea (lehen 6.650 € ziren).
  •  

    Oharra: LGSren aipamenean kontuan izan behar da 2021erako lanbide arteko gutxieneko soldata ezartzen duen irailaren 28ko 817/2021 Errege Dekretuaren 1. artikuluan ezarritakoa aplikatuz (2021eko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin) LGSa hilean 950 € izatetik (uztaila eta abuztuari aplikagarria) 965 € izatera (iraila, urria, azaroa eta abenduari aplikagarria) igaro izan dela.

¿Que te ha parecido el contenido?