FRATERNIDAD-MUPRESPAREN ETORKIZUNEKO OSPITALE NAGUSIA. DIBULGAZIOZKO BILERA MADRILEN
Joan den abenduaren 14an, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak Madrilgo ospitale berriaren proiektuari buruzko dibulgaziozko jardunaldia egin zuen Madrilgo probintzia-zuzendaritzan.
Mutualitatearen Madrilgo probintzia-zuzendari Mª Carmen Rueda Hernándezek eman zion hasiera ekitaldiari, zeinak, entzuleei ongietorria egin eta bertaratu izana eskertu eta gero, Fraternidad-Mupresparen Ospitale Nagusiko kudeatzaile Elena López Eusebiori eman baitzion hitza. Hark Ospitale Nagusiaren proiektuaren aurrerapenak azaldu zituen.
Ondoren, Fraternidad-Mupresparen Madrilgo probintzia-zuzendariondoko Eva Martín Peñalverek mahai-inguru bat jarri zuen abian; bertan, parte-hartzaileek proiektuari buruzko iritzia eman zuten, bai eta aintzat hartu ere haien iritzia entzun nahi izana.
Ekitaldian enpresa garrantzitsuetako ordezkariak ere izan ziren, besteak beste: Real Force, Real Madrid, Geologia eta Meatzaritza Institutua, CIS-Compañía Integral de Seguridad eta CLH taldea.
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"