EKITALDIARI BURUZKO DATUAK | |
Hospital de Día de Fraternidad Muprespa Madrilgo Madre de Dios kaleko 42. zenbakian dago, eta Miguel Fisac (1913-2006) arkitektoaren lana da.
1969. urtean altxatutako eraikin honetan, Miguel Fisacek lehenbiziko aldiz erabili eta patentatu zuen plastiko eta sokekin egindako enkofratuen teknika, hormigoia harrotzen duena.
Miguel Fisacek, beste zenbait kondekorazioren artean, Arkitektura Eskolako Kontseilu Gorenaren Urrezko Domina jaso zuen 1994an, Antonio Camuñas Saria 1997an eta Arkitekturako Sari Nazionala 2003an. Bere lanen artean ondokoak nabarmentzen dira: Ikerketa Hidrografikoen Zentroa (Madril); Jorba Laborategien eraikina, La Pagoda (Madril); CSIC-eko eraikin nagusia (Madril); edo Paseo de la Castellanan dagoen IBM-ren eraikina (Madril).
Fraternidad-Muprespa mutualitatetik gure ondare historikoaren parte diren eraikinak zaindu eta mantentzeko garrantzia goraipatu nahi dugu, izan ere, duten garrantzi arkitektoniko eta monumentalagatik interes orokorreko eraikinak baitira gizarterako, Fraternidad-Muprespa sozietatearen egoitzaren eraikin enblematikoa bezala, Cánovas del Castillo plazaren 3. zenbakian dagoena eta eraikin historiko babestua dena. |
|
|
|
|
|
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"