Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH)

Zer dira GIHak?

2015eko irailean, Nazio Batuen kide guztiek Garapen Iraunkorraren 2030 Agenda mundu mailako ekintza-plana onartu zuten. Bertan, garapen iraunkorrerako 17 helburuak proposatu ziren. Helburu horiek 169 ekintza biltzen zituzten, guztiak zatiezinak eta lortzeko elkarri lotuak. Guztiak garapen iraunkorraren hiru arlotan banatzen ziren, oreka batean: soziala, ingurumena eta ekonomikoa.

Zer dira?

Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) pobreziari amaiera emateko, planeta babesteko eta pertsona guztiek bakea eta oparotasuna izan dezatela bermatzeko oinarrizko printzipioak dira.

17 garapen iraunkorreko helburu dira, guztiak pertsonen eta planetaren mesedetan aldaketa positiboak lortzeko ahaleginak batzera bideratuak.

Iraupena

2012an Rio de Janeiron Garapen Iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Konferentzian sortu ziren, geure munduak dituen ingurumen-, politika- eta ekonomia-erronken aurrean mundu mailako helburu multzo bat sortzeko.

Nazio Batuen Batzar Nagusiak bere egin zituen 2015eko bere biltzarrean.

2016ko urtarrilean abiatu ziren azkenik, eta Nazio Batuen Garapen Programaren (NBGP) politikak eta finantzazioa bideratzen dituzte 15 urtez.

 

2016. urtetik 2030. urtera arte

Fraternidad-Mupresparen ekarpena GIHetara

ODS Fraternidad-Muprespa.jpg

 

3. helburua. Osasuna eta ongizatea.

  • Ohitura osasungarriak sustatzen ditugu gure enpresa elkartuetako langileen artean, horretarako behar diren baliabide eta tresnak eskainita “Ongizaterako bidean”  ibilbide  osasungarriaren bitartez.
  • Ingurune osasungarriak sustatzen ditugu geure “Osasunaren txokoa” web-atarian, argitalpenak eta berriak argitaratuta.
  • Dibulgazio-ekintzak burutzen ditugu
  • Gure enpresei enpresa osasungarriaren ziurtagiria ateratzen laguntzen diegu
  • Bide-segurtasunari buruzko aurrez aurreko tailerrak ematen ditugu estatu mailan. Laneko bide-segurtasunaren astea ere burutzen dugu, probintzia guztietan jarduerak eginez.
  • Urtero, gure Escolástico Zaldívar sariekin, aitorpena egiten diegu laneko arriskuen prebentzioarekin konpromiso handia izanik prebentzio-araudia betetze hutsaz harago langileen segurtasuna, osasuna eta ongizatea hobetzeko prebentzio-jarduerak gauzatu dituztela edo gauzatzen ari direla frogatzen duten enpresa elkartuei.
  • 2018an, Fraternidad-Muprespak “Osasungarriak Gara” urtea ospatu zuen, Mutualitateko langileen bizitza osasuntsuari buruzko filosofia, bai lan arloan bai arlo pertsonalean, hobetzeko eta sendotzeko.

5. helburua. Genero berdintasuna

  • Fraternidad-Mupreskak 2018an berritu zuen bere atxikitze-konpromisoa 2010etik Nazio Batuen Munduko Hitzarmenaren erakunde sinatzaile gisa. Berritzean, soldata-arrakalaren aurka borrokatzeko gure konpromisoa adierazi genuen. Urte horretan bertan, 2017ko txostena aurkeztu zen, non jasotzen baitzen Maila aurreratuko 21 irizpide betetzen genituela.
  • III. Berdintasun Plana, 2018-2020 aldirako. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorraren printzipioa bermatzeko legezko betebeharretatik harago doana.
  • 2016tik Berdintasun Bereizgarria dugu enpresan, hots, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak lan-eremuan emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunerako politiken garapenean berdintasun-neurriak edo -planak ezartzeagatik nabarmentzen diren erakundeei ematen dien bikaintasun-marka. (DIE Sarea).
  • Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutuaren “Emakume gehiago, enpresa hobeagoak” programari atxiki ginen 2016an, 4 urteren buruan zuzendaritza postuetan emakumeen presentzia handitzeko, aipatu mailetan ordezkagarritasun-oreka lortu arte.
  • INGEPRE Proiektua sortu da 17. GIHarekin bat, emakumezko langileen laneko segurtasun eta osasun esparruan genero-ikuspegia txertatzea eta laneko ezbehar-tasaren murrizte etengabea bilatzea xede duena.

6. helburua. Ur garbia eta saneamendua

  • Ur-kontsumoaren  murrizketa, uraren kontsumoa murrizteko helburuak ezarrita.
  • Komunetan deskarga bikoitzeko edo eteteko sistemak instalatzea hainbat zentrotan.
  • Ura aurrezteko gailuen erabilpena hainbat zentrotan.
  • Kontzientziazioa, berrien bitartez eta Ingurumen Praktika Onen Gidaren bidez.
  • Urteko Txostenean eta Iraunkortasunaren Memorian ur-kontsumoak argitaratzen dira, non GRI-4Gtik kalkulatutako adierazleak jasotzen baitira.

7. helburua. Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea

  • Energia berdearen erabilpena
  • Eguzki-energiako eta energia fotovoltaikoko moduluak instalatzea.
  • Murrizketa plan bat prestatu eta ezartzea, energia-efizientziarako neurriekin.
  • Autotransformadoreen erabilpena argindar aktiboaren eta erreaktiboaren kontsumoa gutxitzeko.
  • Argindar-kontsumoa murrizteko teleneurketa eta telekudeaketa sistema instalatzea, argiztapen-protokolo batekin batera, eguzkiaren eta erabileraren orduen arabera.
  • Auto elektriko bat eta beste hibrido bat erostea, eta ibilgailu elektrikoen erabilpenerako azpiegiturak (karga-guneak) instalatzea.
  • Eraikuntza-irizpide efiziente eta bioklimatikoak aukeratzea azpiegitura berriak diseinatzerakoan edo daudenak aldatzerakoan.
  • Argi-sentsoreak erabiltzea hainbat zentrotako argi naturaleko gunetan.
  • Ohiko argiteria konbentzionala pixkanaka Led argiztapenaz ordezkatzea.
  • ENERGY STAR etiketadun 52 funtzio anitzeko ekipo erostea.
  • Fraternidad-Muprespa Habana Ospitaleak Platinozko LEED ziurtagiria lortu du, ingurumen ikuspegitik eraikinen diseinuan, eraikuntzan, eragiketan eta mantentze-lanetan dugun bikaintasunari aitortza.

8. helburua. Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

  • Kontingentzia profesionalak murrizteko ikertu, garatu eta berritu egiten dugu.
  • Kontingentzia profesionalak kontrolatzen eta murrizten laguntzen dugu.
  • Istripuen gaineko ikerketak egin daitezen aholkularitza ematen dugu.
  • Enpresa-jarduerak koordinatzen aholkatzen dugu.
  • 10Prebentzioa zabaltzen dugu. Lan-arriskuen garrantzia azpimarratzen dugu.
  • ETE-ei lanpostuak egokitzen aholkatzen diegu.
  • Vision Zero zabaltzen eta ezartzen laguntzen dugu.
  • previene web-a, lan-arriskuen prebentziora eta osasunaren kultura garatzera zuzendutako ataria.
  • Prebentzioaren Astea burutzen dugu, Mutua osoa hamaika jardueren bidez inplikatzen den proiektua, alegia.

9. helburua. Industria, berrikuntza eta azpiegiturak

  • 2019an Fraternidad-Muprespa Habana Ospitalea zabaldu zen, eta baliabideen erabilpenean efizientzia optimoa lortzeko proiektatu eta diseinatu izan da hasiera-hasieratik. Jokabide horrek Platinozko LEED ziurtagiria ekarri dio. Eta bost izarreko AIS (Accessibility Indicator System) ziurtagiria, nazioarteko estandarrean irisgarritasun maila egiaztatzen duen kategoria gorena, hain zuzen.
  • Gainerako instalazioetan, eraikuntza-irizpide efiziente eta bioklimatikoak aukeratzea azpiegitura berriak diseinatzerakoan edo daudenak aldatzerakoan. 88 zentrotan dugu AIS ziurtagiria. Horietatik, seik (Gasteiz, Palma, Ripollet, Arrecife, Lorca eta Kordoba) bost izarrekoa lortu dute.

 

12. helburua. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak eta 13. helburua. Klima babesteko ekintza

15. helburua. Lurreko ekosistemen bizitza

  • Paperaren kontsumoa 5 tonatan murriztea 2018. urtean. Deforestazioa murrizteaz gain, horren CO2 emisio baliokideak ere murrizten ditu.
  • Baso iraunkorretatik datorren paper-kontsumoa.

17. helburua. Helburuak lortzeko aliantzak

Gu bezala gizarte ikuspegia bere ADNan daramaten erakundeak: engaiaturik lan osasunarekin, ezgaituekin, haurtzaroarekin, gazteekin, emakumearekin, familiarekin, enpleguarekin, adinekoekin...

Alianzas ODS.png

 

¿Que te ha parecido el contenido?