Lan Ikuskaritza eta Gizarte Segurantza
Lan eta Gizarte Gaien Ministerioaren esku dagoen erakundea. Lan Arriskuen Prebentzioaren alorrean zaintza eta kontrol lanaz arduratzen da. Hurrengo funtzioak betetzen ditu:
- Lan baldintzetan eragina duten arau juridiko-teknikoak betetzen direla bermatzea.
- Zigorrak ezartzea.
- Enpresentzako eta langileentzako aholkularitza lana.
- Lan arloko Epaitegien eskakizunei erantzunez lan istripu eta gaixotasunei buruzko txostenak egitea.
- Lan agintaritzari heriotza eragiten duten edota larriak edo oso larriak diren lan istripu eta gaixotasunen berri eman.
- Prebentzio zerbitzuek beren betebeharrak betetzen dituztela ziurtatzea eta horretarako erraztasunak ematea.
- Lanen batek berehalako arrisku larria duela antzematen denean lanak lehenbailehen geldiaraztea.
- Peritatze lankidetza.