Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeagatiko prestazio ekonomikoari buruzko informazioa

Gure helburua da prestazioa ahalik eta azkarren jasotzea. Horregatik, prestazioarekin zerikusia duen edozein zalantza edo arazo izanez gero, zure erreferentziako laguntza-zentroarekin jar zaitezke harremanetan.

Prestazioa jasotzeko baldintzak

  1. Bi gurasoak, adoptatzaileak edo hartzaileak lanean eta Gizarte Segurantzako araubide publikoren batean alta egoeran egotea.

    Izatezko bikotea deuseztatu, banandu, dibortziatu edo amaitzen bada, edo genero-indarkeriaren biktima dela egiaztatzen bada, gaixoarekin bizi den gurasoari prestazioa jasotzeko eskubidea onartu ahal izango zaio, nahiz eta besteak lanik ez egin, betiere eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen badira.

  1. Langile eskatzaileak lanaldia % 50 murriztu behar du gutxienez, eta % 99,99 gehienez.
  2. Prestazioaren eragilea egoera honetan egon behar da:
  • Minbizia edo gaixotasun larria diagnostikatuta izatea, zeina uztailaren 29ko 1148/2011 Errege Dekretuaren I. eranskinean jasotako egongo baita. Errege Dekretu horrek minbiziak edo gaixotasun larriek eragindako adingabekoak zaintzeagatiko prestazio ekonomikoa Gizarte Segurantzaren sisteman aplikatu eta garatzen du.
  • Gaixotasun larri horren ondorioz ospitaleratze luzea izatea, eta zuzeneko, jarraikako eta etengabeko zainketak behar izatea.
  • 18 urtetik beherakoa izatea. Hala ere, 18 urte betetakoan, prestazioa onartu ahal izango da eragileak 23 urte bete arte, baldin eta adin nagusira iritsi aurretik diagnostikatutako minbizia edo gaixotasun larria baldin badu.
  1. Prestazioa eskatzen duen pertsonak gutxieneko kotizazio-aldi hauek egiaztatzea:
  • 21 urtetik beherakoa bada: ez da gutxieneko kotizazio-eperik eskatuko.
  • 21 urte beteta eta 26 urtetik beherakoa izatea: 90 egun kotizatuta izatea prestaziorako eskariaren dataren aurreko 7 urteetan, edo 180 egun lan-bizitzan zehar.
  • 26 urte edo gehiago: 180 egun aurreko 7 urteetan, edo 360 egun lan-bizitzan zehar.
  1. Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan egunean egotea.

Eteteko arrazoiak

  • Prestazioaren onuraduna egoera hauetako batean badago:
    • Baja medikoa (aldi baterako ezintasuna).
    • Jaiotzagatiko eta adingabearen zaintzagatiko baimena badu.
    • Haurdunaldiko edo edoskitzaro naturaleko arriskuagatiko prestazioa.
    • Lan-harremana etena badu (EEE, greba, ugazaben itxiera…).
  • Eragilearen beste gurasoarekin batera sorospena jasotzeko txandakatzea.
  • Adingabea zaintzeko beharrak bere horretan dirauela adierazten duen Osasun Zerbitzu Publikoaren aitorpen medikoa, prestazioa luzatzeko beharrezkoa dena, ez aurkeztea.

Amaitzeko arrazoiak

  • Prestazioaren onuraduna hiltzea.
  • Onuraduna lanera itzultzea edo lanaldi osora bueltatzea, lanaldi murriztuan egon ondoren.
  • Gurasoetako batek lan-jarduera etetea.
  • Eragilearen zainketa zuzen, jarraitu eta etengabearen beharra amaitzea.
  • Eragileak 23 urte betetzea (26 urte, % 65eko ezgaitasuna edo handiagoa egiaztatzen badu).
  • Eragilearen heriotza.
  • Fraternidad-Muprespa mutualitatearekin estalduraren etetea.
¿Que te ha parecido el contenido?