13. HORMA-IRAGARKIA. ASSICURAZIONI GENERALI 1940
Año
Kartel honetan, landaguneetako suteen irudi klasiko eta dramatiko bat ikus dezakegu. Gai hori behin baino gehiagotan agertzen da sorkuntza-lan hauetan. Uzta, lastategia, gurdia sutan, eta senar-emazteak egoera horri nahigabeturik begira, musuzapi batekin malkoak lehortzen dituzten bitartean. Testuak itxaropena piztu nahi du zoritxarraren aurrean. «Uztak aseguratuz gero, hondamendirik ez». Obra hau 1940koa da.