Appsent ® Tabletarako aplikazioa
AppSent® Fraternidad-Muprespak egin duen aplikazioa da, ANDROID eta iOS duten smartphone-etarako eta tabletetarako, gure enpresa kideek beren absentismoari (gertaera arrunta dela eta) buruz denbora errealean jakinarazteko adierazleen sistema izan dezaten.
Aplikazioan gordetzen den informazioak honako hau biltzen du, besteak beste:
- Bajan dauden enpresako langileen kopurua (Fraternidad-Muprespak baja-prozesuei buruz egindako jarduketen kopurua barne).
- Bajan dauden langileek metatutako egunak.
- Azken 12 hilabeteetan metatutako bajak.
- Asteko egun bakoitzeko gertatzen diren bajen bolumena, azken hiru urteak alderatuta.
- Prozesuaren iraupenaren araberako langileen baja-kopurua (zazpi egunera arte, zortzi egunetik 15 egunera arte, 16 egunetik 30 egunera arte, etab.).
- Langile bakoitzeko baja-egunen kopuruaren bilakaera hilabetez hilabete.
Eta, probintzia batean baino gehiagotan jarduten duten enpresen kasuan, mapa bisual praktiko bat, horietako enpresa bakoitzean unean dauden bajekin.
AppSent® batez ere enpresa txiki eta ertainetako enpresarientzat da erabilgarria, baita enpresa handietako lan-harremanetako saileko nahiz prebentzioko saileko pertsonal-zuzendarientzat ere. Hala ere, eginkizun horiek betetzen ez dituzten beste pertsonentzat ere badu atal irekia.
Fraternidad-Muprespari atxikitako enpresa ez bazara, edo gertaera arrunta hitzartuta ez baduzu:
Aplikazioak sarbide irekiko atal bat ere badu, edozein erabiltzaileri zuzendua. Atal horretan informazio ekonomikoa eta lanari buruzkoa aurkitu daiteke, esaterako, KPIaren bilakaera, biztanleria aktiboari egindako inkesta, langabezia, BPGd eta Gizarte Segurantzaren hainbat adierazle (lan-merkatua, prestazioak edo absentismoa).
Fraternidad-Muprespan noizbehinka adierazle guzti hauek pilatzen ditugu, eta aplikazio honen bitartez eskaintzen dizkizugu modu bisual eta argian, denboran zehar izan duten bilakaera ikus dezazun.
PASO 2:
ACCEDA A LA ZONA PRIVADA DE SU EMPRESA
Dentro de la aplicación seleccione la opción “Iniciar sesión” y después “Solicitar usuario”, para solicitar la activación de su usuario de AppSent. A continuación cumplimente sus datos en el formulario de registro y el NIF de su empresa (se pueden solicitar hasta cinco NIFs distintos). Una vez hayamos recibido su solicitud y contrastado la información aportada, se le remitirá por correo electrónico su clave de activación.
De manera alternativa puede ponerse en contacto con su interlocutor en Fraternidad-Muprespa y éste le informará y podrá dar acceso directamente