XX. MENDEKO LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO HORMA-IRUDIEN ERAKUSKETA. FUERTEVENTURAKO AIREPORTUA

Erakusketak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Joan den azaroaren 2an, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespak XX. mendeko lan-arriskuen prebentzioari buruzko horma-irudien erakusketa ibiltaria inauguratu zuen Fuerteventurako Aireportuan, laneko segurtasunaren, prebentzioaren eta osasunaren ildoan.

Erakusketa Lanzaroteko aireportuaren uharte arteko terminaleko (T2) erakusketa-aretoan ere egon zen ikusgai irailean.

Hautatutako 50 horma-irudiek VECA & MUGO bilduma osatzen dute, 1992an Carlos Velascok abian jarritakoa; gaur egun, 7000 horma-irudi inguru ditu bildumak.

Inaugurazioan izan ziren AENAko zuzendari Luis López Chapí, bai eta Lanzaroteko ordezkaritzako zuzendari Pedro Figueras eta Las Palmas probintziako zuzendari Carlos Macho Mishal ere, biak Fraternidad-Muprespakoak.

Horma-irudiak azaroaren 23ra arte egongo dira ikusgai, eta aireportu honetatik igaroko diren 300.000 bat bidaiarik bisitatuko omen dituzte.

Ondoren, bere izaera ibiltariari eutsiz, Kanaria Handiko aireportura mugituko da erakusketa.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?