Prebentzioa Calasancio Divina Pastora de Almazán ikastetxera (Soria) eraman dugu
Apirilaren 28an, Laneko segurtasunaren eta osasunaren Nazioarteko egunarekin bat etorriz, Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak “Prebentzioaren II. astea” antolatu zuen Calasancio Divina Pastora de Almazán ikastetxean, DBHko irakasle eta ikasleei zuzendutako Lehen Sorospenei buruzko tailer bat eskainiz. 75 ikaslek hartu zuten parte.
Aurten, Fraternidad-Muprespak irakasleek jasotzen duten laneko arriskuen prebentzioaren inguruko prestakuntza indartu du. Helburua zera da: irakasle zein ikasleei “prebentzioa eskolara eramatea”, prebentzio eta lehen sorospenei buruzko mintzaldi eta prebentzioari buruzko marrazki lehiaketen bitartez. Heziketa eta prestakuntza prebentzioaren kultura ezartzeko ezinbesteko oinarriak dira.
Irakasle eta ikasleek heziketa horri eskolan ekiten badiote, herrialde honetako etorkizuneko enpresari eta langileek prebentzioaren kultura ereingo dute.
Aurora Arroyo Barasoain ikastetxeko pedagogia-zuzendariak eta Carmen Rubio Valero Fraternidad-Mupresparen Soriako zuzendari probintzialak eman zioten ekitaldiari hasiera.
Ondoren, Amparo Ginés Gutiérrez Soriako Fraternidad-Mupresparen erizaintzako unibertsitate-diplomadunak (EUD) lehen sorospenei buruzko mintzaldi interesgarri bat egin zuen, bihotz-biriketako bizkortzearen azalpen praktikoarekin amaituz; horretarako, gainera, ekitaldian zeuden ikasleen laguntza izan zuen.