Nik zoriontzen dut, zuk zoriontzen duzu, Fraternidad-Muprespa mutualitateak zoriontzen du

Felicitaciones
Autor
Fraternidad-Muprespa

Gabonak, besteak beste, partekatzea, amets egitea, irribarre egitea, gogoratzea, elkartzea, gozatzea, irtetea, geratzea, aurkitzea dira… eta nola ez, zoriontzea.

Aurten ere, Fraternidad-Muprespa mutualitatetik modu askotan zoriontzen lagunduko dizugu bidaltzeko diseinatutako materialaren bidez, zure etxekoei, lagunei, lankideei, senideei, hornitzaileei eta bezeroei, eta oro har, jai hauetarako eta datorren urterako zorionak eman nahi dizkiozun edonori.

Formatu askotako eta hainbat hizkuntzatako zorion-txartelen 18 diseinu jarri ditugu zure eskura, nahi dituzunak hauta ditzazun.  

Eta urteko sasoi bakoitzaren arabera ordenagailuaren pantaila aldatzen gozatzen duten horietarikoa bazara, hiru irudi desberdin diseinatu ditugu, atzeko planoan jartzeko; horietan, Eguberrietako irudiak, Mutuaren jarduera batzuk eta gurekin batera doazen eta joango diren leloak aurkituko dituzu.

Azkenik, Fraternidad-Muprespa mutualitateak zoriontzeko bideo bat prestatu du, jai hauetan zure desiorik onenak partekatzeko. Zorion-mezu hori, halaber, posta elektroniko bidez bidal daiteke.

Laburbilduz, hainbat aukera daude egun berezi hauetan loturak sendotzeko, distantziak laburtzeko, maitatzeko eta maitatuak  sentitzeko.

Fraternidad-Muprespa mutualitateak Eguberri zoragarriak opa dizkizu!

¿Te ha resultado útil?
Vote up!

Puntuak: 5

You voted ‘up’