
FRATERNIDAD-MUPRESPAK GIZARTE SEGURANTZARI BURUZKO MINTEGIA ANTOLATU ZUEN TARRAGONAN
Fraternidad-Muprespak, Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen mutualitateak, mintegi bat antolatu zuen otsailaren 25ean Tarragonako Gizarte Graduatuen Elkargo Ofizialarekin batera. Hainbat gai interesgarriz aritu ziren bertan, besteak beste, erretiroaren arauketa berriaz, aurreko legegintza aplikatzen jarraitzeaz, Gizarte Segurantzaz, lan-arriskuen prebentzioaz eta absentismoaren kontrolaz.
Anna Assamá Estevek, Tarragonako Gizarte Graduatuen Elkargo Ofizialeko presidenteak, eta Xavier Rofas Gasullak, Fraternidad-Mupresparen Tarragonako zuzendari probintzialak, aurkeztu zuten jardunaldia.
Ondoren, Montserrat Salort Armengolek, GSINeko Tarragonako zuzendariordeak, eta Miguel Ángel Quesada Moyak, Fraternidad-Mupresparen Komunikazio, Erakunde Harreman eta Afiliazio Saileko zuzendariak, xehetasun handiz azaldu zituzten beren txostenak.
Jende askok parte hartu zuen jardunaldian; izan ere, aholkularitza garrantzitsuetako lan-arduradunak eta Tarragonako enpresa-kideen giza baliabideetako arduradunak bertaratu ziren.
Azkenik, Anna Assamá Estevek eta Xavier Rofas Gasullak hartu zuten hitza berriz ere, jardunaldiari amaiera emateko, eta bertaratu eta parte hartu izana eskertu zieten azaldutako guztiei."Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"