
FRATERNIDAD-MUPRESPAK AUTONOMOEN ERREGIMENARI BURUZKO JARDUNALDIA ANTOLATU ZUEN TORREJÓN DE ARDOZEN
Fraternidad-Muprespak, Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen mutualitateak, "langile autonomoaren erregimen profesionalari eta gizarte-babesari buruzko jardunaldia antolatu zuen otsailaren 25ean Torrejón de Ardozen.
Juan Fraile Bullonak, Torrejón de Ardozeko Ordezkaritzaren zuzendariak, ireki zuen ekitaldia, bertaratutako guztiei eskerrak emanez, eta jardunaldiaren helburuak eta berezitasunak azaldu zituen.
Jarraian, Francisco Barroso Jadraquek, Fraternidad-Mupresparen Madrilgo zuzendari probintzialak, hitzaldi interesgarria eman zuen. Bertan, langile autonomoari eragiten dion legeriaren esparruan egindako aldaketa garrantzitsuenak azaldu zituen, legeriaren bilakaera eta legea interpretatzean eta aplikatzean kontuan izan beharreko xehetasunak argitu, eta aldaketen irismena eta kolektibo horretan dituzten ondorioak ezagutarazi. Hitzaldia bukatzean solasaldi interesgarria hasi zen, eta bertan erregimen konplexu horren kotizazioaren eta estalduraren berezitasunak nabarmendu ziren.
Juan Fraile Bullonek hartu zuen hitza berriz ere jardunaldia amaitzeko; horrez gain, langile autonomoek Fraternidad-Mupresparentzat duten garrantzia nabarmendu zuen.
"Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"