Koarentena

Pertsona bat edo pertsona kopuru zehaztugabe bat nahitaez edo borondatez bereiztea, mugitzeko askatasuna mugatuz, patogeno kutsakor baten arriskupean egon direla uste denean, gainerako biztanleriari kutsatzea saihesteko. Bereizitako pertsonak osasuntsu egon daitezke edo asintomatikoak izan daitezke.

Gaixotasunaren sintomak duten pertsonak edo gaixotasuna garatu duten pertsonak, berrogeialdiaren ordez, isolamendu-egoeran geratuko dira etxean, ospitale batean edo  esparru egoki batean, agente infekziosoaren arriskuaren arabera, eta beste pertsona batzuekiko kontaktua eragotziko zaie.