34. HORMA-IRAGARKIA. MANIKI IKUSEZINA, BABESTU ZEURE BURUA 1963
Año
Laneko Medikuntza eta Segurtasuneko Institutu Nazionalak laneko arroparen eta norbera babesteko ekipamenduen erabilera zuzena bultzatu nahi zuen Callejoren 1963ko horma-iragarki honekin. Maniki ikusezin bat ageri da, kaskoa, botak, betaurrekoak, maskara, kurrikak eta babesteko beste hainbat elementu dituela. Alboan, berriz, testu hau: «Lan bakoitzak bere arriskua du; babestu behar bezala zeure burua».