29. HORMA-IRAGARKIA. PRODUKTU KIMIKOAK BOTILETAN 1962

Año

 

Cerrak 1962an egin zuen kartel hau. Haren bidez, azpimarratu nahi da garrantzitsua dela produktu guztien etiketak ondo irakurtzea, eta botilak ez direla bete behar sekula beste produkturen batekin. Kasu honetan, anis-botila bat likido toxiko batekin bete da, hala adierazten baitu garezur bat marraztuta ageri duen etiketak. Azkenik, begiak estalita irudikaturiko langile «itsu» batek, zer ahoratzen ari den jakin gabe –ez baitu irakurri etiketak zer dioen–, botilatik edaten du, izan ditzakeen ondorio larriekin batere jabetu gabe. 60 urte geroago, horrelako istripuak gertatzen dira oraindik ere; ez akaso anis-botilekin, baina bai ur-botilak beste produktu batzuekin betetzean.

CastellanoEuskaraGalego

Selecciona un idioma para escuchar el audio