25. HORMA-IRAGARKIA. HORRELAXE ZAITUT GUSTUKO, BALDOMERO…1960

Año

 

Erakusketa osoko horma-iragarki bitxienetako bat dugu aurrez aurre. 1960koa da, eta estetikak bestelako gauzak erakusten dizkigu jada. Espainian irekitasun handiagoa sumatzen da dagoeneko. Kartelean, garai hartako estetika duen neska gazte bat ikusten dugu, esamolde estilistikoki desegoki samar bat botatzen: garai hartako gizartean erroturiko hitz-betegarri bat, Espainiako telebistako lehenbiziko iragarkietako batetik hartua. Alabaina, hasiera-hasieratik ikusten dugun errealitate sozial bat erakusten du: langile baten istripua, familia osoari eragiten diona. Halaxe erakusten dute irudiaren eskuinaldean, behean, ageri diren ezbeharrek.

CastellanoEuskaraGalego

Selecciona un idioma para escuchar el audio