11. HORMA-IRAGARKIA. PSIKIATRIAKO ETA HIGIENE MENTALEKO ATALA 1934

Año

 

Harrigarria da ikustea nola hain goiz, II. Errepublikako Gobernuan, Osasun Zuzendaritza Nagusiak dagoeneko sustatzen zuen langileen tratamendu psikiatrikoa, «oreka mentala eta lanerako gaitasuna berreskuratzeko». Hau da, 1934. urterako, borrokatzen ziren gaur egun lan-jarduerari lotutako arrisku psikosozial izenez ezagutzen ditugunak.

Harmonia eta lasaitasuna darie kartel honetako irudiei: lehen planoan, liburu batekin atseden hartzen ur-ertzean; bigarren planoan, berriz, lurra lantzen jarraitzen. Horrek guztiak sentsibilitate sozial goiztiarra islatzen du.

Kartel hau eta sail bereko beste zenbait istripuaz beraz baino haratago zihoazen, eta prebentzio-sozietate bat izateko premia zuten ardatz, langilea edo haren familia babesgabetasun-egoeretatik babesteko; horretarako, ahalegin apala baina iraunkorra aldarrikatzen zuten, estutasunik gabeko etorkizun patxadatsua izateko.

CastellanoEuskaraGalego

Selecciona un idioma para escuchar el audio