Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorra
Gizarte Segurantzaren afiliazio-araubiderik garrantzitsuena, non industriako eta araubide berezietan sartzen ez diren zerbitzuetako sektoreetako besteren konturako eta antzeko langileak sailkatzen baitira.
Araubide Orokorrean sistema berezi hauek ere sartzen dira:
- Merkatua eta iritzi publikoa aztertzen duten enpresetako aldizkako langile finkoak
- Zinema, dantzaleku eta diskoteketako aldizkako langile finkoak
- Uzta-biltzaile esportatzaileek tomate freskoa manipulatu eta paketatzea
- Ostalaritzako aparteko zerbitzuak
- Erretxinaren industria
- Frutak, barazkiak eta landare-kontserben industria
- Nekazaritza
- Etxeko langileak