Gizarte Segurantzaren Sistema Bereziak
Beharrezkoa denean, sistema bereziak ezarri ahal izango dira Gizarte Segurantzako Araubideetan, arlo hauetakoren batean edo gehiagotan: sailkatzea, afiliazioa, kotizazio-modua edo diru-bilketa.
Sistema Berezi horiek Araubide Orokorrean sortu ziren, horren arau erkideen arabera eraenduta, haietako bakoitzean aurreikusitako ñabardurak kanpo utzita.
Egungo Sistema Bereziak:
- Nekazaritzako Besteren Konturako Langileen Sistema Berezia.
- Etxeko Langileentzako Sistema Berezia.
- Esportaziora zuzendutako tomate freskoa manipulatu eta paketatzeko sistema berezia.
Beste sistema berezi batzuk:
- Merkatua eta iritzi publikoa aztertzen duten enpresetako aldizkako langile finkoak.
- Zinema, dantzaleku eta diskoteketako aldizkako langile finkoak.
- Ostalaritzako aparteko zerbitzuak.
- Erretxinaren industria.
- Frutak, barazkiak eta landare-kontserben industria.