Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzea

Beren kargura dagoen eta minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duen adingabea zaintzeko lanaldia gutxienez %50 murrizten duten guraso, adoptatzaile edo hartzaileei (autonomoak zein soldatapekoak) zuzendutako prestazio ekonomikoa.


CUME laguntzaren xedea da interesdunek lanaldia murriztu behar izateagatik eta horren ondoriozko soldata gutxitzearekin jasaten duten diru-sarreraren galera konpentsatzea, beren kargurako seme-alabak edo adingabeak zuzenean, modu jarraian eta iraunkorrean zaindu behar izateagatik ospitaleratze-garaian eta gaixotasunaren tratamendu jarraituan.


Ezinbestekoa da guraso biak Gizarte Segurantzaren araubideren batean afiliaturik eta aktibo egotea; hala ere, haietako batek baino ezin du prestazio hori eskatu.


Informazio gehiago... CUME