Zedula Elektronikoa Batzar Nagusira
Etortzeko zedula aurkeztuz gero, ulertuko dugu Batzar Nagusira joan nahi duzula. Zu zeu etorri ezin bazara edo etorri nahi ez baduzu, bestalde, gizarte-betebeharrak egunean dituen beste bazkide baten esku utz dezakezu botoa.
Zedula Bulego Digitalaren bidez aurkeztea
Sinadura elektronikoa baldin baduzu, honako zedula hau bete, sinatu eta inprimaki honetan txertatu beharko duzu.
Sinadura elektronikorik ez baduzu, zedula deskargatu, inprimatu, bete eta sinatu/zigilatu ondoren, eskaneatu edo argazki bat atera beharko diozu. Irudia argia izan behar da eta informazioa erraz irakurtzeko moduan egon behar da. Kasu honetan ere inprimakian txertatu beharko da.
Zedula behar bezala beteta bidali behar da 2022ko uztailaren 19a baino lehen.