47. HORMA-IRAGARKIA. GARABITIK OBJEKTUAK ERORTZEA 1976

Año

 

Itxuraz arriskurik ez duten ekintza soilek ondorio larriak izan ditzakete, zaintza eta prebentzio egokiarekin egin ezean, behinik behin. Kasu honetan, 1976ko kartel bat ageri zaigu: Callejok eginiko horma-iragarki honetan, edozein distrakziok eraikuntzako langile batengan izan ditzakeen ondorioak irudikatzen dira. Langile batek garabiaren kontrolari eusten dio esku batekin, zigarro bat pizten ari den bitartean. Garrantzirik gabea dirudien keinu txiki horrekin, ordea, nahi gabe garabiari eragiten dio, eta lankide baten gainera jausten da karga.

CastellanoEuskaraGalego

Selecciona un idioma para escuchar el audio