16. HORMA-IRAGARKIA. HIJO DE PEDRO SIERRA FORJAKETA-TAILERRA 1949

Año

 

Kartel honetan, edertasunaren kanon klasikoak ageri zaizkigu: gizon atletiko bat, soina biluzik duela. Baita aurrerapenarekin eta eskuzko ahaleginarekin loturiko erremintak ere: gurpil horzdunak, konpasa, mailua, kurrikak, fabrikak eta tximiniak, hondoan eguzkia distiratsu dela. Irudi hori oso loturik dago 40ko hamarkadaren amaieran eta 50eko hamarkadan usatzen zen artegintzari, zeina oso gogokoa baitzuten garai hartako erregimenek. Zilar-koloreko monokromo erliebedunak, metal bozeldua imitatuz, errealismo eta erakargarritasun handiagoa ematen dio eszenari.

CastellanoEuskaraGalego

Selecciona un idioma para escuchar el audio