12. HORMA-IRAGARKIA. LA PRÉSERVATRICE EGUTEGIA 1935
Año
1935eko egutegi bati dagokion irudia dugu aurrez aurre. Baliteke erakusketako kartelik soil, original eta irudimentsuenetako bat izatea, mezuak beste euskarri batzuk ere baliatzen baitzituen kartelaz aparte. Hondoan esaldi burutsuak eta paradoxikoak dituela, panpina bat ikusten dugu irudian makurturik, gain-gainean dituen ISTRIPUAK hitzaren letretatik babestu nahian. Bi kolorerekin bakarrik, eta letra eta marrazki erliebedunekin, obra soil eta bikain gisa ageri zaigu. Haren grafismoa nahiko modernotzat jo genezake gaur egun.