Puxiken askapena Kordobako Santísima Trinidad ikastetxean

Semana de la prevención
Autor
Fraternidad-Muprespa

Maiatzaren 2an, Prebentzioaren II. Asteari amaiera emateko, Fraternidad-Muprespak Kordobako Santísima Trinidad ikastetxera eraman zuen prebentzioa.

Ikastetxean burututako askotariko ekitaldietan guztira 800 neska-mutilek hartu zuten parte. Rafael Delgado Portero Prebentzio teknikariak goiz osoan zehar arrisku prebentzio, istripu eta lehen sorospenei buruzko ezagutzei buruzko dibulgaziozko hitzaldiak eskaini zizkien lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako eta bigarren hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleei.

Ekitaldi nagusia goizeko hamabiak aldera izan zen, eta bertan banatu ziren aurreko astean gaztetxoentzat antolatutako marrazki-lehiaketako sariak. Inmaculada Rufián Kordobako Fraternidad-Mupresparen zuzendariak eta Santísima Trinidad ikastetxeko José Luis Obispo zuzendariak banatu zituzten sariak.

Ondoren, ikastetxeko ikasle eta irakasleek puxika askapen ikusgarri batean hartu zuten parte, eta era horretan eman zitzaion ekitaldiari amaiera.

Aurrera eramandako jarduerek oso harrera ona izan zuten Ikastetxeko zuzendaritzan, eta aurrerago ekitaldi gehiago antolatzea proposatu ziguten.

¿Que te ha parecido el contenido?