
Prebentzioan heztea: Kordobako Divina Pastora ikastetxean antolatutako jardunaldia
Apirilaren 27an, Prebentzioaren II. Astea zela eta, Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak Kordobako Divina Pastora ikastetxean dibulgaziozko hitzaldiak antolatu zituen honako izenburu honekin: “Prebentzioa Eskolan”.
Ikastetxeko bigarren hezkuntzako 250 ikasleri eskaini zitzaizkien mintzaldiak.
Rafael Delgado Portero Kordobako Mutualitateko prebentzio teknikariak bizitasunez eta era dinamikoan eman zituen azalpenak, eta ikasleek azaldutako parte-hartzea eta interesa nabarmendu zituen, aktiboki esku hartu baitzuten mintzaldietan.
Azkenik, lehen sorospenei buruzko tailer bat ere eskaini zen, istripu baten aurrean nola jokatu behar den azaltzeko ikasleei.