FRATERNIDAD-MUPRESPAK, SAN BERNARDO IKASTETXEAREKIN ELKARLANEAN, UMEEK BIZIAK SALBATZEN DITUZTE DEITURIKO JARDUNALDIA OSPATU ZUEN

Berritasunak
Autor
Fraternidad-Muprespa

Fraternidad-Muprespak, Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzaileak,  Madrilgo hiriko San Bernardo Ikastetxearekin elkarlanean, joan den urriaren  14an “Umeek biziak salbatzen dituzte” deituriko jardunaldia ospatu zuen. Ekitaldia, Bihotz-geldialdi baten aurreko Kontzientziazioaren Europako Eguna oroituz ospatu zen.

María del Amparo Garrudo Torres, San Bernardo Ikastetxeko ikasketa burua, zuzendaritzaren izenean egon zen lehen hezkuntzako ikasleei zuzendutako ekintzen aurkezpenean.

David Fernández Alonso eta Sonia Mercader Adame Fraternidad-Mupresparen boluntarioak antolatu zituzten adinaren arabera egokitutako sesioak, 1. mailatik 6. mailarainoko umeentzat. Sesio horiei esker, bihotz-biriketako bizkortzeari buruzko oinarrizko ezagutzak eta Larrialdi Zerbitzuaren (112) baliabide ezberdinen garrantzia eta erabilera ezagutu zituzten.

Jardunaldiak oso harrera ona izan zuen ikasle eta irakasleen artean eta burututako ekintza guztietan partaide izan ziren hauek.

Fraternidad-Muprespatik, gure konpromiso eta erantzukizun sozialak erabiltzen dihardugu, une oro bikaintasuna eta etengabeko hobekuntza bilatuz, eta aukera hau erabili nahi dugu San Bernardo Ikastetxeari jardunaldian zehar erakutsitako gogoa eskertzeko.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?