
FRATERNIDAD-MUPRESPA-K “ZAINDU ZURE BIZKARRA” IZENEKO TAILERRA EGIN DU BILBON
Joan den abenduaren 17an, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespa-k “Zaindu zure bizkarra” izeneko seigarren tailerra egin zuen Bilboko laguntza-zentroan.
Fraternidad-Muprespa-ren Bilboko Zuzendari Probintzial Ana Fábregas Sasiáin andereak aurkeztu zuen tailerra. Hark ongietorria eman zien bertaratu ziren guztiei, eta Mutualitateak bizkarraren zaintza sustatzean eta muskuluetako zein eskeletoko lesioen prebentzioan duen interesa transmititu zien.
Tailerra emateaz Susana Rodríguez Félix anderea arduratu zen, Fraternidad-Muprespa-ko Fisioterapeuta Bilbon. Horrek, bizkarrezurrak izan ditzakeen gaixotasunei buruzko aurkezpena egin zuen eta, jarraian, bizkarreko muskuluak luzatzeko eta sendotzeko ariketa erraz batzuk azaldu zituen, gorputzaren jarrera egokia izan dadin.
Ana Fábregas Sasiáin andereak eman zion amaiera ekitaldiari, bertaratu zirenei eta parte hartu zuten guztiei eskerrak emanez.
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"