5. HORMA-IRAGARKIA. LA MAQUINISTA ALCOYANA 1920
Año
Joan den mendeko lehen hereneko kartel eder honetan, hiru behargin ageri dira burdinurtua manipulatzen. Nabarmentzekoa da, kasu honetan, erreduretatik babesteko ezer ez izatea, 60ko hamarkadara arteko beste hainbat iragarkitan ikusi dugun moduan. Oinak eta gorputzaren beheko aldea larruzko mantalarekin eta polainekin babestuta ageri dira; aurpegia, begiak, burua, ilea edo eskuak, aldiz, batere babesik gabe.