Gaixotasunaren historia naturala
Termino honek gaixotasuna sortzen denetik hasi eta bere azken emaitzara iritsi arteko tartearekin du zerikusia. Hala, arrisku faktore batek edo gehiagok hasierako osasun egoera ona aldatu eta gaixotasunen bat sor dezake; bilakaera desberdinak izan ditzake gaixotasun horrek: desagertzea, ezintasuna eragitea edo heriotza eragitea. Gaixotasuna sortu eta antzematen duten arte sintomen aurreko denbora tartea dago; tarte horretan erabiltzen diren diagnostikatze-tekniken arabera lortuko da gaixotasuna antzematea edo ez.