Osasunaren zaintza
Laneko Medikuntza alorreko prebentzio teknika hau erabiltzen da langileen osasun egoera aztertu eta jarraipena egiteko; horretarako aldian-aldian mediku azterketa espezifiko zein taldekakoak egiten dira lan bakoitzak dituen arriskuen arabera. Azterketa horiek, borondatezkoak izan ohi dira, eta pertsonaren intimitate eskubidea eta duintasuna errespetatu eta informazioa konfidentzialtasunez tratatu behar dute.