Eraikinetan instalazio termikoak jartzearen inguruko araudia aldatu da

Kalitatearekiko eta ingurumenarekiko ardura duen Erakunde gisa, 2012az geroztik lanean dihardu Fraternidad-Muprespak bere eraikinetan eraginkortasun energetikoa hobetzeko.

Praktika onetariko bat da, hain zuzen ere, Eraikinetako Instalazio Termikoen Araudia (RITE) betetzea, horren bidez ezartzen baitira ongizate termiko eta higieneko beharrak asetzera bideratutako instalazioek (berogailua, airea girotzekoa eta ur bero sanitarioa) bete behar dituzten baldintzak energiaren zentzuzko erabilera egite aldera.

Horretarako, Mutualitateak hainbat neurri hartzen ditu, besteak beste:

  • Bere eraikinek eraginkortasun energetikoko ziurtagiriak lortzen dituzte. Horrez gain, hobekuntzak egiten ditu zentroen inguruan, argiztapen-instalazioetan eta instalazio termikoetan, horien kualifikazioa hobetze aldera.
  • Eraginkortasun energetikoko auditoretzak burutzen ditu airea girotzeko instalazioetan.
  • Ingurumena errespetatzen duten praktikak sustatzen ditu langileen artean, Erakundearen zentroetan eraginkortasun energetikoa hobetzeko.

Praktika onetariko bat da eraikinen barruan Instalazio Termikoen Araudiak ezartzen dituen tenperatura eta hezetasun-maila errespetatzea:

Udan: 26 °C edo gehiagoko tenperatura eta %30 eta %70 bitarteko hezetasun-maila.

Neguan: 21 °C edo gutxiagoko tenperatura eta %30 eta %70 bitarteko hezetasun-maila..

Cartel RITE

 

¿Que te ha parecido el contenido?