Sozietate kooperatiboa
Enpresa-jarduerak egiteko elkartzen diren pertsonek eratutako sozietatea, atxikitzeko eta baja emateko askatasun osoz, beren beharrizan eta itxaropen ekonomiko eta sozialak asebetetze aldera, egitura eta funtzionamendu demokratikoarekin, Nazioarteko Kooperatiben Elkarteak xedatutako oinarriei jarraikiz.
Eskritura publiko baten bidez eratzen dira, eta berezko nortasun juridikoa erdiesten dute Sozietate Kooperatiboen Erregistroan inskribatutakoan.
Kooperatiben 27/1999 Legeak arautzen ditu sozietateok.